Toteltasuna eta Disfemia: Ezaugarriak eta Esku-hartzea
Definizioa eta Ezaugarriak
Toteltasuna hizketa-fluxu arrunta mantentzeko zailtasunean datza; silaba edota soinuen errepikapen azkarra dakar, eta hitz batzuk ahoskatzeko unean blokeoak sortzen ditu. Askotan, tentsio muskular eta estresarekin batera agertzen da, eta elkarrizketa baten normaltasuna apurtzen du. Ez da gaixotasuna, zailtasun bat baizik, baina jasaten duen pertsonari beldurra eta estresa sor diezaioke.
Toteltasuna garapen arruntaren fase bat izan daiteke, hitz egiten ikastearen ondoriozkoa. Hori dela eta, toteltasuna nahaste gisa diagnostikatu ahal izateko, umeak 7 urte izan behar ditu gutxienez. Normalean, ingurunearen ondorioz, umeak gaizki bizi du bere zailtasuna, eta horrek...