Gaixotasun infekziosoak: kontzeptuak eta Koch-en postulatuak
Fase klinikoa: sintomak agertzen dira. Gaixotasuna transmititu daiteke. Bi fase bereizten dira:
- Prodromikoa (inespezifikoa): lehen sintomak, inespezifikoak (buruko mina, ondoeza, sukarra...).
- Kliniko espezifikoa: gaixotasun zehatz horren sintoma espezifikoak. Hauei esker gaixotasunaren diagnostikoa egin daiteke.
Mikroorganismoaren eta erantzun immunearen arabera, hurrengo egoerak ager daitezke:
- Sendatzea
- Ondorio ezgaitzaileak: poliomielitisa, meningitisa...
- Heriotza
- Gaixotasun kronikoa: sida, B hepatitisa
Infekzioa
Infekzioa gaixotasun infekziosoa kutsakorra da: agente infekziosoa ostalariaren barnean sartu eta ugaltzen den prozesua. Ostalaria infektatu daiteke beste ostalari baten bitartez edo ingurunearen bitartez. Ostalariaren sistema immunea gainditu...