Gaixotasun infekziosoak: kontzeptuak eta Koch-en postulatuak
Fase klinikoa: sintomak agertzen dira. Gaixotasuna transmititu daiteke. Bi fase bereizten dira:
- Prodromikoa (inespezifikoa): lehen sintomak, inespezifikoak (buruko mina, ondoeza, sukarra...).
- Kliniko espezifikoa: gaixotasun zehatz horren sintoma espezifikoak. Hauei esker gaixotasunaren diagnostikoa egin daiteke.
Mikroorganismoaren eta erantzun immunearen arabera, hurrengo egoerak ager daitezke:
- Sendatzea
- Ondorio ezgaitzaileak: poliomielitisa, meningitisa...
- Heriotza
- Gaixotasun kronikoa: sida, B hepatitisa
Infekzioa
Infekzioa gaixotasun infekziosoa kutsakorra da: agente infekziosoa ostalariaren barnean sartu eta ugaltzen den prozesua. Ostalaria infektatu daiteke beste ostalari baten bitartez edo ingurunearen bitartez. Ostalariaren sistema immunea gainditu eta gero, agente infekziosoa ugaltzen da eta gaixotasun infekziosoa sortzen dio ostalariari.
Gaixotasun kutsakorra eta gaixotasun infekziosoa
Gaixotasun kutsakorra kutsa daitekeen gaixotasuna da (transmisibles).
Gaixotasun infekziosoa mikroorganismo patogenoek (birusak, bakterioak, onddoak, protozooak...) eragindako gaixotasunak dira (infecciosas).
- Agente etiologiko bat dago (mikroorganismoa).
- Ostalaria inbaditzeko gaitasuna du, eta toxinak askatzen ditu.
- Agente etiologikoari erantzun immunitarioa emango dion ostalaria dago.
Infekzioei lotutako kontzeptuak
- Infektibitatea: infekzio-agenteak ostalariaren barruan sartu, bizirik iraun eta ugaltzeko duen gaitasuna.
- Patogenizitatea: infekzio-agente batek infektatzen duen populazioan gaixotasuna eragiteko duen gaitasuna.
- Gaitasun antigenikoa edo immunogenoa: infekzio-agente batek ostalariaren erantzun immunitarioa eragiteko duen gaitasuna.
Gaixotasun infekzioso kutsakorrak eta ez-kutsakorrak
Gaixotasun infekziosoak: mikroorganismo batek ostalari batean sartu eta kalteren bat sortzen duenean.
- Gaixotasuna ostalari batetik bestera pasatzen bada, gaixotasun infekzioso kutsakorra da.
- Gaixotasun infekzioso guztiak ez dira kutsakorrak. Adibidez, Histoplasmosis esporen bidez kutsatu daiteke, baina ez da ostalari batetik bestera pasatzen: gaixotasun infekzioso ez-kutsakorra.
Infekzio-prozesua
Mikroorganismo patogeno batek ostalaria inbaditzen duenean gertatzen da; adibidez, bakterioek, onddoek, birusek, protozooek eta abarrek.
- Hantura-prozesu bat gertatzen da.
- Tokikoak edo sistemikoak izan daitezke.
- Mikroorganismo infekzioso horiek antigeno deritzenak daramatzate: gizabanakoarengan immunitate-erantzuna eragiteko gai diren proteinak.
- Prozesu infekziosoa patogeno bakoitzerako kode espezifikoarekin kodetuko dugu.
Koch-en postulatuak
Mikroorganismo jakin batek gaixotasun jakin bat eragiten duela frogatzeko 4 irizpide dira:
1. Mikroorganismo patogenoaren presentzia
Mikroorganismo patogeno susmagarria gaixotasun-kasu guztietan agertu behar da, eta animalia osasuntsuetan ez.
- Animalia gaixoa: mikroorganismo susmagarria odolean edo ehunean agertzen da.
- Animalia osasuntsua: globulu gorriak agertzen dira, baina ez dago mikroorganismo susmagarririk.
Materialak: mikroskopioa eta tindaketa.
2. Mikroorganismoaren isolamendua eta hazkuntza
Mikroorganismo susmagarria gaixo dagoen animaliatik isolatu eta laborategian hazkuntza puruan hazi behar da.
- Animalia gaixoaren lagina: mikroorganismoaren koloniak sortzen dira kultiboan.
- Animalia osasuntsuaren lagina: ez da mikroorganismorik agertzen kultiboan.
Materialak: laborategiko kultiboa eta hazkuntza-ingurunea.
3. Gaixotasuna sortzea
Hazkuntza puruko mikroorganismoek gaixotasun bera eragin behar dute animalia osasuntsu eta sentikor batean.
- Mikroorganismoa hazkuntza purutik hartzen da.
- Animalia osasuntsu eta sentikor bati inokulatzen zaio.
- Animaliak gaixotasun bera garatu behar du.
Materialak: animalia esperimentalak eta inokulaziorako materiala.
4. Berriro isolatzea
Gaixotutako animaliatik mikroorganismoa berriro isolatu behar da, eta hasierako mikroorganismo bera dela egiaztatu.
- Gaixotutako animaliaren odola edo ehuna ateratzen da.
- Lagina mikroskopioz aztertzen da.
- Mikroorganismoa laborategian berriro kultibatzen da.
- Lortutako mikroorganismoak hasieran isolatutakoaren berdina izan behar du.
Materialak: laborategiko kultiboa, mikroskopioa eta laginak hartzeko materiala.