Eskolaren funtzio hezitzailea: funtzio konpentsatzailea eta ezagutzaren berreraikuntza
Eskolaren funtzio hezitzailea
Pérez Gómez-en ustez, egungo gizartean eskolaren funtzio hezitzailea bi ardatz osagarritan zehaztu behar da:
- Funtzio konpentsatzailearen garapen erradikala.
- Ezagutza eta esperientziaren berreraikuntza.
Funtzio konpentsatzailearen garapen erradikala
Eskolak ezin ditu egungo gizartean dauden desberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoak gainditu, baina bai gutxitu eta bere izaera aldaezinari buruzko esanahia aldatu, ondokoak kontuan hartuta:
- Ikasle guztientzako eskola eta curriculuma komuna.
- Lehen sozializazioan dauden desberdintasunen aurrean: Eskolan, antolamendu eta eredu didaktiko anitz eta malguak.
- Derrigorrezko irakaskuntza Haur Hezkuntzara zabaldu.
Aniztasunari erantzuna ematea
Aniztasunari erantzuna bi modutan...