Eskolaren funtzio hezitzailea: funtzio konpentsatzailea eta ezagutzaren berreraikuntza

MagisterioActualizado el 4,93 KB

Resumen

Dokumentuak Pérez Gómez-en ikuspegitik eskolaren funtzio hezitzailea aztertzen du, bi ardatz nagusitan oinarrituta: funtzio konpentsatzailearen garapen erradikala eta ezagutza eta esperientziaren berreraikuntza. Gainera, didaktikaren izaera epistemologikoa, ezagutza teorikoa eta praktikoa eta curriculum kontzeptua azaltzen ditu. Ikasleak eskolaren rola, aniztasunari erantzuteko moduak eta ikasgelako antolamendua ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Eskolak ezin ditu desberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoak guztiz gainditu, baina gutxitu eta haien esanahia alda dezake.
  • Aniztasunari bi modutan erantzun behar zaio: desberdintasunei aurre eginez eta demokraziaren bizitza-modua eta ideia morala zabalduz.
  • Eskolak informazioaren transmisio hegemonikoa galdu du, eta ezagutza kritikoa eta gogoetatua sustatu behar du.
  • Berreraikuntza sustatzeko ikasleen interesen eta aurrekontzeptuen diagnostikoa egin behar da.
  • Didaktika diziplina bat da, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuak azaltzen dituena eta hobekuntza bilatzen duena.
  • Didaktikak ezagutza teorikoa (azaldu eta orientatu) eta praktikoa (esperientziaren bidez) behar ditu.
  • Curriculuma edukien hautaketa, antolaketa, landuera eta ebaluazioa biltzen dituen proposamen didaktikoa da.

Ponte a prueba

Eskolaren funtzio hezitzailea

Pérez Gómez-en ustez, egungo gizartean eskolaren funtzio hezitzailea bi ardatz osagarritan zehaztu behar da:

  • Funtzio konpentsatzailearen garapen erradikala.
  • Ezagutza eta esperientziaren berreraikuntza.

Funtzio konpentsatzailearen garapen erradikala

Eskolak ezin ditu egungo gizartean dauden desberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoak gainditu, baina bai gutxitu eta bere izaera aldaezinari buruzko esanahia aldatu, ondokoak kontuan hartuta:

  • Ikasle guztientzako eskola eta curriculuma komuna.
  • Lehen sozializazioan dauden desberdintasunen aurrean: Eskolan, antolamendu eta eredu didaktiko anitz eta malguak.
  • Derrigorrezko irakaskuntza Haur Hezkuntzara zabaldu.

Aniztasunari erantzuna ematea

Aniztasunari erantzuna bi modutan eman behar zaio:

  1. Desberdintasun ekonomikoak, kanporatze soziala, desgaitasun fisiko eta psikikoak...
  2. Demokraziaren bizitza-modua eta ideia morala zabalduz: ikuspuntu desberdinen errespetua, parte-hartze aktiboa, elkar ulertzeko giroa, elkartasuna, akatsak eztabaida irekien bidez bideratu...

Ezagutza eta esperientziaren berreraikuntza

Ikasleek, lehen sozializazioan praktika zuzen eta akritikoen bidez asimilatutako ezagutza, jarrera eta jokabideen berreraikuntza sustatu eta erraztu behar du eskolak.

  • Egungo gizartean, eskolak informazioaren transmisio eta banaketan bere izaera hegemonikoa galdu du.
  • Umearen inguru sozialaren erlazioek eta komunikazio-bitartekoek lehentasuna duen kulturaren informazioa, baloreak eta kontzepzio ideologikoak birproduzitzen dituzte, eta gutxiago horiei buruzko ezagutza kritiko eta gogoetatua.
  • Beraz, eskolari dagokio funtzio hori.

Nola sustatu berreraikuntza?

  • Ikasleen interesen eta aurrekontzeptuen diagnostikoa eginez.
  • Era berean, eskolak ezagutza publikoa analisiaren tresna bezala eskaini behar du, ikasleak bere aurrekontzeptuak, interesak eta baldintzatutako jarrerak kontrasta ditzan.
  • Eskolaren funtzio hezitzailea kanpoko informazio zatituaren antolaketa eta aurrekontzeptu akritikoen berreraikuntza sustatzera zuzenduta dago.

Horretarako, eskola eta ikasgelako erlazioak, jarduerak, espazioa eta denboraren antolaketan itxura berria behar da. Ikasgelako bizitza aldatu behar da: elkartruke akademiko eta praktika sozialek elkartasuna, elkar-lana, esperimentazio komuna... bultzatu behar dituzte. Era berean, ezagutzarekiko eta kulturarekiko erlazioetan bilaketa, kontrastea, kritika, ekimena eta sormena bultzatu behar dira.

Didaktikaren izaera epistemologikoa

Didaktika kontzeptura hurbiltzea

Definizio guztiek irakaskuntza, prozesu instruktibo edo irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuez hitz egiten dute didaktikaren objektu materialtzat. Prozesu hauek marko instituzionalean kokatzen dituzte.

  • Denek hobekuntzarako intentzionalitatea aipatzen dute.
  • Elementu zientifikoa eta aplikaziorako elementua aipatzen dituzte, bien artean erlazio eta hierarkizazio desberdinak ulertu arren.

Didaktika diziplina bat da: Irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuak azaltzen ditu. Azalpen honen zentzua prozedura hauen burutzea proposatzea da, hobekuntza lortzeko. (Contreras)

Ezagutza Didaktikoaren Izaera (Teorikoa)

Didaktikak ezagutza teorikoa ematen digu (teorien multzoa), zeinak ondoko xedeak dituen:

  1. Gertatzen dena azaldu. Ulertzeko eta esplikatzeko funtzioa.
  2. Ekintza orientatzea. Proiektatzeko eta preskribitzeko funtzioa.
  • Proiektatzekoa: Ekintzarako plana, hobetzeko xedearekin.
  • Preskriptiboa: Ekintza praktikoan, xedearekin ados dauden arauak eta printzipioak ematen dituena.

Ezagutza Didaktikoaren Izaera (Praktikoa)

Didaktikan ezagutza teorikoez gain, ezagutza praktikoa erabili behar da.

  • Esperientziaren bidez lortzen da.
  • Praktikan, teoriak frogatu eta zalantzan jar ditzakegu.
  • Ezagutza praktikoak kasu bakoitzean gehien komeni zaigun teoria aukeratzen laguntzen digu eta bide berriak irekitzen.

Laburbilduz, esperientziaren bidez ikasten da, baina gogoetan, argudioetan eta teorian oinarritutako esperientzian; beti berrikusten den esperientzian, errutinan erori gabe.

Curriculum kontzeptuari hurbilketa

Irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak kultur transmisioari lotutako helburu jakin batzuk betetzeko burutzen dira.

Irakaskuntzaren helburuek eta transmititu nahi ditugun jakintzek Didaktika diziplinan beste objektu bat zabaltzen dute: CURRICULUMA.

Irakasleak, jarduera-testuinguru praktikorako, proposamen didaktikoa egin behar du, zeinak edukien hautaketa eta antolaketa eskaintzen dituen, eta era berean eduki horiek nola landu eta ebaluatuko dituen. (Curriculumaren definizioa A. Pérez Gómez)

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira eskolaren funtzio hezitzailearen bi ardatz nagusiak Pérez Gómez-en arabera?

Funtzio konpentsatzailearen garapen erradikala eta ezagutza eta esperientziaren berreraikuntza dira. Biak osagarriak dira eta elkarrekin ulertu behar dira.

Zer da didaktika Contreras-en definizioaren arabera?

Didaktika irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuak azaltzen dituen diziplina bat da. Azalpenaren xedea prozedura hauek hobetzeko proposatzea da.

Zer da curriculuma?

Irakasleak jarduera-testuinguru praktikorako egiten duen proposamen didaktikoa da. Edukien hautaketa eta antolaketa, eta haiek nola landu eta ebaluatu eskaintzen ditu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein dira Pérez Gómez-en arabera eskolaren funtzio hezitzailearen bi ardatz osagarriak?
2. Zer dio testuak eskolak desberdintasun sozialekin egin dezakeenari buruz?
3. Zein da testuaren arabera eskolak informazioaren transmisioari buruz galdu duen izaera?
4. Zer da berreraikuntza sustatzeko testuak proposatzen duen lehen urratsa?
5. Zein da testuaren arabera didaktikaren xedea?
6. Zein ezagutza mota ematen du didaktikak esperientziaren bidez lortzen dena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.