Antzerki latindarra: Plauto eta Terentzio
Komedia latindarra K.a. III. mendean garatu zen Erroman; Greziako garai helenistikoan garatutako komedian oinarritu ziren latindar obrak. Antzerkiaren inguruan hitz egiterakoan, oinarrizko bereizketa egin behar da tragediaren eta komediaren artean; komediak K.a. II. mendean goia jo zuen Plauto autoreari esker.
Komedia latindarrak sekulako arrakasta izan zuen herritarren artean, Plautorenak batez ere. Erromatarrek bi komedia mota garatu zituzten:
- Palliatak: Arrakastatsuenak izan ziren; ezaugarri nagusia argumentua eta pertsonaiak Grezian kokatzen direla da.
- Togatak: Erromatar pertsonaiak eta egoerak ditu oinarritzat.
Plauto: Barrearen maisua
Plauto K.a. II. mendeko autore ospetsua izan zen, eta komedia palliatak idatzi zituen. Bere obren artean Miles
...