Iberiar Penintsulako mapa litologikoa eta erliebe formak
Eboluzio geologikoaren ondorioz, Penintsulan hiru eremu bereiz daitezke harri moten arabera, eta horietako bakoitzean erliebe mota bat modelatuko da.
1. Eremu Silizeoa
Era primarioko harri zaharrez osatuta dago: granito, arbela, kuartzitak. Penintsulako mendebaldean aurkitzen dira: Kantauriar mendikatearen, Mendikate Zentralaren, Toledoko mendien eta Sierra Morenaren mendebalderantz. Arrasto batzuk Pirinioen ardatzean, Iberiar mendikatean, Kataluniako kostaldeko mendikatean eta Mendikate Penibetikoan.
Harririk ugariena granitoa da, harri kristalinoa eta zurruna, eta modu ezberdinez eralda daiteke, erliebe ezberdinak sortaraziz:
- Batzuetan, urak guztiz eraldatzen du granitoa kimikoki eta sakonki, uraren eraginez kristala deskonposatu eta harea horixka