Eguraldia eta Klima: Faktoreak eta Eraginak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,29 KB
Eguraldia: atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da.
Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.
Klima: atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da.
Klimari modu iraunkor eta aldaezinean eragiten dioten faktoreak bitan multzokatu daitezke: Faktore geografikoak eta bestetik, Faktore termodinamikoak.
Faktore geografikoak: 1) Espainiaren latitudeak - Espainia ipar hemisferioko zona epelean dago - lau urtaro egotera eragiten du: uda, negua, udaberria, eta udazkena.
2) Iberiar penintsula bi ur masa handiren eta bi kontinenteren artean dago, eta kokapen horrek zenbait aire-masaren bidegurutze bilakatzen du.
3) Iberiar penintsula zabalera handikoa da, kostaldearekiko paraleloak diren mendi ugari dituena, eta hori dela eta itsasoaren eragina oso urria da bertan.
4) Erliebeak hiru faktore ditu: altitudean metroak gora egin ahala tenperatura bitartea jaitsi, horrek airea hozten eta kondentsatzen duenez, prezipitazioak ugaritu egiten dira.
Erliebearen kokapenak itsasoaren eragina zailtzen edo errazten du, aire-masa batzuen eragina zailtzen edo errazten du, prezipitazioak murrizten ditu mendi artean sartuta dauden arroetan.
Mendien isurialdeek haizearekiko zer orientazio duten, horrek prezipitazio orografikoak eta foehn efektua sortzea eragiten du. Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da. Mendi-hegalean haizeak gora egiten du, prezipitazio orografikoak sortzen dira, edo hodeiak pilatzen dira, prezipitazio horizontalak eragiten dituena.
Faktore termodinamikoak: 1) Altuerako zirkulazioa: zorrotada-korrontea edo jet stream haize-korronte indartsua da, M-E 9 kilometrotik 11 kilometro bitarterainoko altueran zirkulatzen duena tropopausa polarren eta tropikalaren arteko tartean. 1.1) Korrontearen abiadura aldakorra da. Azkar zirkulatzen duenean izur leunak, abiadura jaistean, korronteak oso izur sakonak. 1.2) Urtaro batetik bestera latitudez latitude egiten dituen lekualdatzeen eraginez, zorrotada korronteak, neguan Espainia osoari eragiten dio. Udan, aldiz, Kantauriar isurialdeari soilik eragiten dio. 2) Gainazaleko zirkulazioa: 2.1) Ekintza-zentroak: Presio atmosferikoa aireak gainazal-unitate baten gainean eragiten duen pisua da. Bi motatakoak: antizikloiak eta depresioak. Ekaitza zentroen jatorria termikoa edo dinamikoa izan daiteke. Ekintza zentro nagusiak: antizikloien ekintza zentroak eta depresioen ekintza-zentroak.
2.2) Aire-masak: aire zatiak dira, tenperatura, hezetasun eta presio-ezaugarri jakin batzuk dituztenak. 2.3) Fronteak: ezaugarri desberdinak dituzten gainazalak dira, bi aire-masa bereizten dituztenak. Espainian fronte polarra eta fronte tropikala dira garrantzitsuenak.