Ekonomiaren Oinarriak: Hazkundea, BPG eta Dirua
Hazkundea eta ekoizpena
Ekonomia-hazkundea: Gizarte batean, aldi jakin batean, ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen balioa handitzea da.
- Ekoizpen-baliabideak handituz (kantitatea): Ondasunen ekoizpena areagotzeko baliabide gehiago behar dira. Adibidez, langile gehiago.
- Produktibitatea hobetuz (kalitatea): Ekoizpen-baliabide berberak erabiliz unitate gehiago ekoiztea.
BPG (Barne Produktu Gordina): Herrialde batean aldi jakin batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa da.
BPGaren osagaiak:
- Kontsumoa: Familiek egindako gastua.
- Inbertsioa: Enpresek erositako kapital-ondasunak.
- Gastu publikoa: Administrazio publikoek ondasun eta zerbitzuetan egindako gastua.
- Esportazioak: Beste herrialde batzuei saldutako ondasun eta zerbitzuak.
- Inportazioak: