Ekonomiaren Oinarriak: Hazkundea, BPG eta Dirua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Hazkundea eta ekoizpena

Ekonomia-hazkundea: Gizarte batean, aldi jakin batean, ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen balioa handitzea da.

  • Ekoizpen-baliabideak handituz (kantitatea): Ondasunen ekoizpena areagotzeko baliabide gehiago behar dira. Adibidez, langile gehiago.
  • Produktibitatea hobetuz (kalitatea): Ekoizpen-baliabide berberak erabiliz unitate gehiago ekoiztea.

BPG (Barne Produktu Gordina): Herrialde batean aldi jakin batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa da.

BPGaren osagaiak:

  1. Kontsumoa: Familiek egindako gastua.
  2. Inbertsioa: Enpresek erositako kapital-ondasunak.
  3. Gastu publikoa: Administrazio publikoek ondasun eta zerbitzuetan egindako gastua.
  4. Esportazioak: Beste herrialde batzuei saldutako ondasun eta zerbitzuak.
  5. Inportazioak: Beste herrialde batzuei erositako ondasun eta zerbitzuak.

Balio horietako bakoitzari makromagnitude (ekonomiaren errealitatea neurtzeko erabiltzen diren adierazleak) esaten zaio.

Prezioak eta inflazioa

Herrialde bakoitzeko ekonomian zirkulazioan dauden ondasun eta zerbitzuek prezio-maila jakin bat izaten dute.

Inflazioa: Ekonomia batean prezioek, oro har eta modu jarraituan, gora egitea da.

Prezioak, batzuetan, igo beharrean jaitsi egiten dira. Orduan, deflazioa edo inflazio negatiboa dagoela esaten da.

Zer da dirua?

Dirua truke, ordainketa eta kobrantza-bitarteko bat da.

Diruaren funtzio nagusiak:

  • Truke-bitartekoa
  • Balio-gordailua
  • Kontu-unitate komuna

Banku-komisio motak

Hauek dira bankuek kobratzen dituzten komisio mota nagusiak:

  • Administrazio-komisioa: Kontuko mugimenduak kudeatzeagatik.
  • Mantentze-komisioa: Kontu baten titular izateagatik.
  • Eragiketa-komisioak: Transferentziak eta bestelako eragiketak egiteagatik.

Txartelak

Plastikozko euskarri batean, finantza-erakunde edo saltoki batek igorritako ordainketa-bitartekoak dira.

Txartel motak:

  • Banku-txartelak: Banku edo aurrezki-kutxek igorritakoak.
  • Bankukoak ez diren txartelak: Saltoki handiek igorritakoak (Eroski, Dia, etab.).

Banku-txartel motak

Banku-txartel nagusiak honako hauek dira:

  • Zordunketa-txartelak: Kontuan dirua egon behar da eragiketak egin ahal izateko.
  • Kreditu-txartelak: Kontuan funtsik egon ez arren, eragiketak egin daitezke.
  • Txanpon-txartelak: Aurreordainketa-txartelak dira.
  • Txartel birtualak: Internet bidezko erosketak segurtasunez egiteko balio dutenak.

Entradas relacionadas: