Enpresaren funtzioak, dimentsioak eta ETEen alderdi positibo eta negatiboak
Enpresaren funtzioak
Enpresak helburuak lortzeko jarduera ezberdinak burutu behar ditu:
- A) Erosketa eta hornikuntza funtzioa.
- B) Produkzio funtzioa.
- C) Merkataritza edo banaketa funtzioa.
- D) Giza baliabide funtzioa.
- E) Finantza sistema.
- F) I+G+b (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza).
- G) Antolakuntza eta zuzendaritza.
- H) Informazio sistema.
Enpresaren dimentsioak
Enpresaren dimentsioa desberdina izango da erabiltzen den irizpidearen arabera: neurri fisikoa, eremu geografikoan duen eragina, etab. Beste batzuek ekoizpen ahalmenaren arabera neurtzen dute dimentsioa; hau da, epe zehatz batean enpresak lor dezakeen produkzio maila altuena.
Eraikina, tamaina eta produkzioa ez dira zertan proportzionalak izan behar. Garrantzitsuena enpresaren tamaina egokia lortzea...