Enpresaren Funtzioak, Dimentsioak eta ETEen Ezaugarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,62 KB
Enpresaren funtzioak
Enpresak helburuak lortzeko jarduera ezberdinak burutu behar ditu:
- A) Erosketa eta hornikuntza funtzioa.
- B) Produkzio funtzioa.
- C) Merkataritza edo banaketa funtzioa.
- D) Giza baliabide funtzioa.
- E) Finantza sistema.
- F) I+G+b (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza).
- G) Antolakuntza eta zuzendaritza.
- H) Informazio sistema.
Enpresaren dimentsioak
Enpresaren dimentsioa desberdina izango da erabiltzen den irizpidearen arabera: neurri fisikoa, eremu geografikoan duen eragina, etab. Beste batzuek ekoizpen ahalmenaren arabera neurtzen dute dimentsioa; hau da, epe zehatz batean enpresak lor dezakeen produkzio maila altuena.
Eraikina, tamaina eta produkzioa ez dira zertan proportzionalak izan behar. Garrantzitsuena enpresaren tamaina egokia lortzea da; hori gertatzen da baliabide guztien erabilera onena egiten denean. Enpresa baten dimentsio optimoa hurrengo faktoreen menpe dago: langile kopurua eta lan araudia, erabiltzen den teknologia eta finantza iturriak lortzeko erraztasuna.
ETEak: Alderdi positiboak eta negatiboak
Espainian enpresen %97 enpresa txiki eta ertainak (ETE) dira; egoera bera gertatzen da Europa guztian. Beraz, dimentsio txikia izan arren, garrantzi sozial eta ekonomiko handia dute.
Ezaugarriak
- Merkatuan era minoritarioan parte hartzen dute.
- Jabegoa pertsona edo bazkide talde txikiarena da.
- Erabakiak hartzeko erabateko askatasuna dute.
Alderdi positiboak (+)
- Aldaketen aurrean malgutasuna eta aurrera egiteko gaitasuna.
- Merkatu segurua.
- Herri mailako merkatuetan abantaila (bezeroarekiko gertutasuna).
- Denbora gutxitan jarduera aldatzeko gaitasuna.
- Gatazka gutxi zuzendaritza kontrolatzeko.
- Hutsegite eta zordunen indize txikia lor daiteke.
Alderdi negatiboak (-)
- Dimentsio txikiak eskaintzak salneurri baldintza hoberenetan egitea eragozten die, ezin baitira enpresa handien eskala-ekonomiaz baliatu.
- Orokorrean ez dute behar adinako finantza potentzialik izaten; banku finantziarioen eta hornitzaileen menpe daude.
- Ez dute entitate handiek duten gaitasun teknikorik.
- Ez daukate hornitzaile eta bezero multzoaren gaineko kontrolik.
- Enpresa handiek erosten badituzte, autonomia gal dezakete.
- Ez dute gaitasun ekonomikorik teknologian, ikerketan eta inbertsioetan aritzeko.