Kulturaren definizioa eta osagaiak: kultura materiala eta mentala
GIZAKIA:
Zer da natura?
Gizakiok ditugun berezko ezaugarri biologikoak dira, naturaltasunez egiten ditugun gauzak dira eta bizitzeko beharrezkoak ditugunak.
Zer da kultura?
Elkarren artean harremanak dituzten, antolatuta dauden eta elkarlanean aritzen diren hainbat gizabanakok osatutako giza taldearen berariazko bizimodua. Honek, gizakioi izaera, nortasuna eta pentsatzeko modu bat ematen digu. Moldatzeko modu eraginkorra ere bada, mekanismo ugari ematen baitizkigu: hizkuntza sinbolikoa eta teknika, besteak beste. Horiei esker, gizakia gai da munduan orientatzeko, bai eta esperientziaren konplexutasuna murrizteko ere, eta bestalde, arriskuei aurre egiteko konfiantza bereganatzen du. Kulturaren mundua gizakiak sortu du, gauzak asmatzeko eta gauzei