Kultura definizioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,88 KB
GIZAKIA:
Zer da natura?
Gizakiok ditugun berezko ezaugarri biologikoak dira, naturaltasunez egiten ditugun gauzak dira eta bizitzeko beharrezkoak ditugunak.
Zer da kultura?
Elkarren artean harremanak dituzten, antolatuta dauden eta elkarlanean aritzen diren hainbat gizabanakok osatutako giza taldearen berariazko bizimodua. Honek, gizakioi izaera, nortasuna eta pentsatzeko modu bat ematen digu. Moldatzeko modu eraginkorra ere bada, mekanismo ugari ematen baitizkigu: hizkuntza sinbolikoa eta teknika, besteak beste. Horiei esker, gizakia gai da munduan orientatzeko, bai eta esperientziaren konplexutasuna murrizteko ere, eta bestalde, arriskuei aurre egiteko konfiantza bereganatzen du. Kulturaren mundua gizakiak sortu du, gauzak asmatzeko eta gauzei aurrea hartzeko gaitasunari esker. Berak sortutako mundu hori izugarri baliagarria zaio ezustekoekiko beldurrak uxatzeko, zalantzaren mende ez egoteko.
Kultura
Gizakiak ingurune fisikora eta sozialera moldatzeko sortutako guztiak osatzen du kultura.
Zer arlo daude kulturaren barruan ?
Hizkuntzak, teknikak, moralak, zuzenbideak, ekonomiak, arteak eta erlijioak.
Zer bi kultura mota desberdintzen dira?
Kultura materiala
Produktu materialek/tresnek/teknikakKultura mentala
Gizarteko sinismen/arauak
Zer dago kultura guztien barruan?
Azpikulturak:
Zer da? Kultura jakin batean dauden aldaerak dira, kultura nagusi horren parte dira baina desberdin jokatzen dute.
Nola deitzen dira kulturan aurkako mugimenduak?
Kontrakultura
kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dituzte.