Lidergorako potentzialaren oinarriak eta jatorria
gaia: Lidergorako potentzialaren oinarriak eta jatorria
Lidergorako potentzialaren oinarriak
Lidergorako potentzial handia izateko baldintza gisa aipatu ditugun ezaugarriak nekezago aurkitzen dira merkatuan, enpresa bat “administratzeko” zuzendari exekutibo batek behar dituen ezaugarriak baino. Horrek ez du esan nahi, ordea, enpresa konplexu bat modu eraginkorrean zuzentzea erraza denik, ezta hurrik eman ere.
Dena dela, lidergorako potentziala areagotzea posible da heziketa eta entrenamenduaren bidez, gaur egun egiten dena baino askoz gehiago eginez. Horrez gain, ordea, errealismoz jokatu beharra dago:
- Lidergo kontuetan prestakuntza gutxi duen zuzendaritza-talde bat aldatzea erronka zaila da.
- Talde horrek premiazko ezaugarrietako batzuk falta