Miliband: Klase Egitura eta Botere Eliteak
Milibanden Klase Analisia eta Gizarte Piramidea
Miliband ados dago Wright eta Mills-ekin, gizarte kapitalista aurreratuetan botere-elite bat dagoela esateko. Gailurrean estutzen den piramide sozialaren metafora erabiltzen du gizarte kapitalista aurreratuen irudia aurkezteko:
- Goian: Klase dominantea.
- Behean: Langile klasea.
- Bien artean: Burgesia txikia eta eragina duten, baina botererik ez daukaten, beste talde sozial batzuk (funtzionarioak, intelektualak, etab.).
- Oinarrian: Langile klasearen pean, erabateko prekaritate egoeran aurkitzen diren pertsona multzo bat.
Klase Dominantea eta Kontrol Ideologikoa
Klase dominantea ez da homogeneoa, nahiz eta barne-kohesio handiaz gozatu; horrek bere interes amankomunen defentsa zein hobekuntza ahalbidetzen duelarik....