Lidergorako potentzialaren oinarriak eta jatorria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en con un tamaño de 2,36 KB

gaia: Lidergorako potentzialaren oinarriak eta jatorria

Lidergorako potentzialaren oinarriak

Lidergorako potentzial handia izateko baldintza gisa aipatu ditugun ezaugarriak nekezago aurkitzen dira merkatuan, enpresa bat “administratzeko” zuzendari exekutibo batek behar dituen ezaugarriak baino. Horrek ez du esan nahi, ordea, enpresa konplexu bat modu eraginkorrean zuzentzea erraza denik, ezta hurrik eman ere.

Dena dela, lidergorako potentziala areagotzea posible da heziketa eta entrenamenduaren bidez, gaur egun egiten dena baino askoz gehiago eginez. Horrez gain, ordea, errealismoz jokatu beharra dago:

  • Lidergo kontuetan prestakuntza gutxi duen zuzendaritza-talde bat aldatzea erronka zaila da.
  • Talde horrek premiazko ezaugarrietako batzuk falta baditu, nekez izango dugu dirurik eta astirik arazo hori konpontzeko.

Lidergorako potentzialaren jatorria

A) Herentzia eta ingurunea

Betidanik eztabaidatu da liderra “jaio” edo “egin” egiten ote den. Gaur egun, lidergoaren ikasketa neurri handi batean laneko jardunaren bidez egiten da. Hori dela eta, guztiz desiragarria da enpresek langileei giro aproposa eskaintzea, lider eraginkorrak izaten ikasteko aukerak izan ditzaten:

  • Sormenarekin loturiko ekintzak sustatuz.
  • Erronka jakin batzuk sortzen dituzten ekinbideak bultzatuz.
  • Langileak han-hemen kokatuz, harreman pertsonalak eta ezagutzak zabaltzeko.
  • Zereginak txandakatuz eta tutoreekin kontaktuak areagotuz.
  • Taldeak zuzenduz, proiektu berrien gidaritzan edo lidergoan kokatuz.

Etorkizuneko liderrarentzat elementurik garrantzitsuenetakoa, ziurrenik, bere lanbideko lehen urratsetan erronka handiei aurre egiteko aukerak izatea da. Erabat onuragarria da gaztetan (hogei edo hogeita hamar urte dituela) lidergaiak benetan lider jarduteko, arriskuak bere gain hartzeko eta arrakastatik zein porrotetik irakaspenak jasotzeko aukerak izatea.

Liderrak lantzen arrakasta handia izan duten enpresa askok biziki nabarmentzen dute langile gazteentzat erronka erakargarriak sortzearen garrantzia. Xede horrekin maiz erabiltzen den gakoetarik bat “dezentralizazioa” da; honek erantzukizuna enpresaren organigramako maila baxuagoetara bultzatzen du, maila horietan lanpostu erakargarriagoak sortuz.

Entradas relacionadas: