Amortizazioaren eta Autofinantzaketaren Efektuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

Amortizazioaren efektu hedakorra edo Lohmann-Ruchti efektua

Baldintza batzuen menpean, amortizazioek gaitasun produktiboaren mantenua posible egiteaz gain, gaitasun produktibo horren hedakuntza posible egiten dute.

Lohmann-Ruchti efektuak dio amortizazioek ez dutela soilik enpresaren gaitasun produktiboa mantentzen; baldintza jakin batzuetan, gaitasun hori handitzea ere ahalbidetzen dute. Efektu hori gertatzeko baldintza nagusiak hauek dira:

  • Enpresa hazkunde-fasean egotea.
  • Zaharkidura teknologikorik ez egotea.
  • Ekipoak zatigarriak izatea, ekipamendu berriak gehitu ahal izateko aurrekoak ordezkatu gabe.
  • Makinek bizitza osoan gaitasun produktibo bera mantentzea.
  • Inflaziorik ez egotea.

Baldintza horietan, amortizazio bidez lortutako diruarekin makina berriak eros daitezke, eta horrek enpresaren gaitasun produktiboa handitzen du. Beraz, amortizazioek mantentzeaz gain, enpresaren hazkundea finantzatzen laguntzen dute. Hala ere, baldintza guztiak bete gabe ere efektua gerta daiteke, baina ahulago. Aurrerapen teknologikoek efektua indartu dezakete makinak eraginkorragoak edo merkeagoak badira; aldiz, bizitza erabilgarria laburtzen bada edo kostuak handitzen badira, efektua txikitu edo desagertu egin daiteke.

Autofinantzaketaren efektu biderkatzailea

Enpresek normalean baliabide propioen eta inoren baliabideen arteko proportzio zehatz bat mantentzen dute. Bete beharreko arau finantzario batek dio: "Ez dira onartu behar inorenak baino baliabide propio gehiago". Honi, hau da, baliabide propioak %50 eta inorenak beste %50 mantentzeari (1:1), araua deitzen zaio.

Dena dela, erlazio hori herrialdearen, enpresaren tamainaren, aukeratutako finantza-motaren eta abarren arabera alda daiteke; hau da, enpresa bakoitza erlazio mota bati egokitzen zaio eta (1:1) erlazioaren berdina edo desberdina izan daiteke. Normalean, erlazio hori etorkizunean ez da aldatzen, nahiz eta enpresa hazkunde-fasean egon.

Autofinantzaketak pasibo osoaren gaineko efektu biderkatzailea sortzen du.

Entradas relacionadas: