Nerbio-sistema eta Erregulazioa: Funtzionamendua eta Sinapsia
Nerbio-sistema eta Sistema Endokrinoa
- Nerbio-sistema: Nerbio-ehunak, erantzun azkarrak eta laburrak, nerbio-bulkaden bidez nerbioetan zehar.
- Sistema endokrinoa: Hormonak, erantzun motelak eta iraunkorrak, mezulari kimikoen bidez odolean zehar.
Erregulazio-sistema: Estimulutik Erantzunera
Prozesua honako fase hauetan banatzen da:
- Estimulua: Hartutako informazioa.
- Koordinazio-sistema: Kanpo eta barne estimuluak errezeptoreen bidez jasotzen dira (errezeptore bakoitza estimulu jakin baten eraginpean dago). Errezeptoreak nerbio-bukaera askeak edo kapsula batez inguraturiko zelula sentzitiboak izan daitezke.
- Organo efektorea: Erantzun egokia gauzatzen du:
- Muskuluak: Erantzun eragilea, hezurren mugimendua eraginez.
- Guruinak: Entzefalotik substantzia kimikoak