Nietzscheren Filosofia: Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika
Susmoaren filosofia
Nietzscheren arabera, gizadiak azken bi mila urteotan egin duen bidea okerbidea izan da, eta kristautasunari leporatzen dio horren errua. Haren ustez, Mendebaldean —eta bereziki Europan— onginahia, etsipena, ahultasuna eta atzeko balioak goresten dira; hau da, moral tradizionala, zeinak Platonen pentsamenduan duen abiapuntua.
Metafisikaren kritika
Nietzscheren ustez, Platonekin bitan banatzen da filosofiaren historia:
- Aro presokratikoa: Tragedia-artea.
- Filosofia arrazionala: Zientzia-filosofia.
Bizitzaren gorabehera guztiak ulertzeko, zientzia eta artea ezinbestekoak ziren, kontzeptuak abstrakzio hutsak baitira eta ez baitute ezer finkorik adierazten. Metafisikak, azkenik, uko egin nahi dio aldakortasunari eta mundu fisikoari,...