Euskal Literatura: Epika eta Lirika Azterketa
Euskal Literatura: Epika eta Lirika
1. Epika
Epika literatur generoak bi mota nagusi ditu:
- Gesta kantak: Ahozko tradizioz transmititutako gerra loriotsuen kontakizunak dira. Gertaera historikoak eta legendak nahasten dituzte, eta hasiera batean noblezia feudala zen hartzaile nagusia, haien arbasoak goresteko. Denborarekin, herriaren tradizio bihurtu ziren. Ahozkotasunagatik, pasadizoak aldatu edo kendu zitezkeen entzulearen arabera. Gehienak idatziz jaso ziren XI. eta XIII. mendeen artean.
Adibideak:
- Nibelungoen Kanta (Alemania): XIII. mendeko poema epiko germaniarra, 39 kantuk osatua, gerra eta maitasun gaiak jorratzen dituena.
- Errolanen Kanta (Frantzia): Kondairak dioenez, 778. urtean euskaldunek Karlomagnoren gudarostea garaitu zuten. Kanta honek,