Elebitasunaren bilakaera eta murgiltze programak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Hezkuntza Elebidunaren Ideien Bilakaera
XIX. mendearen amaieran eta XX. mende hasieran, elebitasunaren aurkako jarrera indartu zen, gizakiaren adimena murriztu zezakeela pentsatuz, izaera-arazoak eta antzeko sineskerak zabalduz. Baina ondoren, ordea, elebitasunari buruzko pentsamendua guztiz aldatu zen. Hauek izan ziren, elebitasunaren inguruan, garrantzi handia izan zuten gertakariak:
- 1928an Luxenburgon, Elebitasunari Buruzko Nazioarteko Jardunaldiak antolatu ziren. Hezitzaileak elkartu eta elebitasunaz hitz egin zuten. Bertan, haurra ama-hizkuntza ez zen eskola batean eskolaratzea erabat kaltegarria zela erabaki zuten, bai adimenaren eta bai nortasunaren garapenerako, izan ere, haur elebidunek elebakarrek baino emaitza txarragoak lortzen baitzituzten.
catalán con un tamaño de 3,97 KB
español con un tamaño de 4,43 KB