Gizarte Zientzien irakaskuntza LH1 zikloan: denbora eta espazioaren kontzeptuak
Calvaniren ikuspegia: Historia LH1 zikloan
Calvaniren arabera, LH1 zikloan Historiako programak bi muturretatik hasi behar dira:
- 1. Historiaurrea: lehenengo denbora.
- 2. Familiaren oroimena: oraingo denbora.
Haurrek gogoko dituzte bi muturrak (dinosauroak, kobazuloetara joatea). Calvanik uste zuen haurrak eskolara iraupenaren ideia osatuarekin heltzen direla, eta iragana ulertzeko gaitasun hori badutela.
Denboraren kontzeptua lantzen
Erritmoa: maiztasuna (gutxitan), moteltasuna (astiro), azkartasuna (arin), erregulartasuna (beti).
Orientazioa: oraina (gaur), iragana (atzo), etorkizuna (bihar).
Kokapena: segida (ondoren), aldiberekotasuna (aldi berean).
Iraupena: aldakortasuna (denbora gehiago), iraunkortasuna (beti), betierekotasuna (betiko).
Gelan lantzeko:...