Espainiako erliebe unitate nagusiak: Goi-lautada, mendikateak eta sakonuneak
Goi-lautada (Meseta)
600-800 metroko altitudeko lautada garaia da. Aro primarioan sortu zen. Aro tertziarioan, Goi-lautadaren zati handi bat deformatu eta suntsitu egin zen, eta bere barruan hiru unitate bereiz daitezke:
Antzinako zokalo paleozoikoa
Iberiar penintsularen mendebaldean bakarrik dago agerian (Zamora, Salamanca, Extremadura). Bertan material gogor hauek daude: granitoa, arbela eta kuartzita (Arribes del Duero).
Goi-lautadaren barruko mendilerroak
Erdialdeko mendikatea eta Toledoko mendiak dira. Aro tertziarioan sortu ziren eta harri primarioak daude (granitoa, arbela, gneisa).
Erdialdeko mendikatea
Goi-lautada erditik zatitzen du. Garaiagoa da Toledoko mendiak baino. Mendilerro aipagarrienak: Somosierra, Gredos…
Toledoko mendiak
(Guadarrama...