Espainiako erliebe unitate nagusiak: deskribapena eta kokapena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,84 KB

Goi-lautada (Meseta)

600-800 metroko altitudeko lautada garaia da. Aro primarioan sortu zen. Aro tertziarioan, Goi-lautadaren zati handi bat deformatu eta suntsitu egin zen, eta bere barruan hiru unitate bereiz daitezke:

Antzinako zokalo paleozoikoa

Iberiar penintsularen mendebaldean bakarrik dago agerian (Zamora, Salamanca, Extremadura). Bertan material gogor hauek daude: granitoa, arbela eta kuartzita (Arribes del Duero).

Goi-lautadaren barruko mendilerroak

Erdialdeko mendikatea eta Toledoko mendiak dira. Aro tertziarioan sortu ziren eta harri primarioak daude (granitoa, arbela, gneisa).

Erdialdeko mendikatea

Goi-lautada erditik zatitzen du. Garaiagoa da Toledoko mendiak baino. Mendilerro aipagarrienak: Somosierra, Gredos…

Toledoko mendiak

(Guadarrama mendilerroa).

Barruko arro sedimentarioak

Aro tertziarioan sortu ziren. Arroetan, lehenengo aintzirak sortu ziren eta, gero, material tertziarioz bete ziren.

Goi-lautadaren inguruko mendiak

Aro tertziarioan eratu ziren, Goi-lautadako blokeak altxatzean edo itsasoak jalkitako materialak tolestean. Bertan mendi hauek bereizten dira:

  • Galizia eta Leoneko mendigunea: Altuera txikiko mendi biribilduak ditu eta bertako materialak paleozoikoak dira.
  • Kantabriar mendikatea: Bi sektore ditu:
    • Asturiasko mendigunea: Mendebaldean, arbela eta kuartzita, eta ekialdeko muturrean (Picos de Europa, Naranjo de Bulnes) kareharria agertzen da.
    • Kantabriar mendia: Ekialdean.
  • Iberiar mendikatea: Materialak, batez ere, kareharriak dira, baina sektore batzuetan harri paleozoikoak eta harri buztintsuak daude. Bertan, Urbion eta Moncayo daude.
  • Sierra Morena: Ez da mendikatea, faila erraldoi modura interpretatu da. Goi-lautada eta Guadalquivir harana banatzen ditu.

Goi-lautadaren kanpoko sakonuneak

Arro edo fosa aurrealpetarrak dira, forma triangeluarrekoak. Sedimentu tertziarioz eta kuaternarioz bete ziren, eta, gaur egun, erliebe ia horizontalak dira.

Bi sakonune bereizten dira: Ebroren sakonunea (Ebrok Mediterraneo itsasoraino bidea egiten du) eta Guadalquivir sakonunea (lehenengo, itsasora irekita egon zen; gero, kostako aintzira edo albufera bihurtu zen; eta, azkenik, padura zingiratsua, Doñanako sakonunea). Buztinez, kareharriz eta itsas-margaz bete zen.

Goi-lautadaren kanpoko mendikateak

Goi-lautadaren kanpoko mendikateak Pirinioak, Euskal mendiak, Kataluniako Kostaldeko mendikatea eta Mendikate Betikoak dira. Aro tertziarioan, alpetar orogenesian, sortu ziren, eta kareharrizko materialak dira nagusi.

Pirinioak

Egitura konplexua dute. Ardatzean edo alde axialaren erliebea malkartsua da, eta, bertan, mendikateko altuerarik handienak aurkitzen dira (Aneto, Monte Perdido). Gaur egungo Espainia eta Frantzia arteko muga politikoa da, Euskal mendietatik Kataluniako Kostaldeko mendikateraino luzatuz.

Euskal mendiak

Altuera ertainekoak eta kareharrizkoak dira. Altuerarik handienak Aralar eta Gorbeia dira.

Kataluniako Kostaldeko mendikatea

(Montserrat).

Mendikate Betikoak

Konplexutasun geologiko handia dute. Sakonuneen bidez bereizitako bi mendi-sistemetan egituratzen dira:

  • Mendikate Penibetikoa: Kosta inguratzen du, eta, bertan, Iberiar penintsulako tontorrik garaienak daude, Sierra Nevadan (Mulhacen).
  • Mendikate Subbetikoa: Barrualdean dago, eta material gogorrak (kareharriak) eta bigunak (margak) txandakatzen dira. Mendilerrorik aipagarrienak: Ubrique, Cazorla.

Mendikate Penibetiko eta Betiko artean, sakonune intrabetiko txikiak daude: Ronda, Guadix…