Enpresaren oinarriak: helburuak, ekoizpena eta produktibitatea
1. Enpresaren Kontzeptua eta Helburuak
1.1 Enpresaren Definizioa
Enpresa, ondasun edo zerbitzuen ekoizpenerako eta banaketarako, hainbat ekoizpen-baliabide koordinatzen dituen erakundea da. Ekoizpen-jarduera ez da soilik eraldaketa-prozesua; eraldaketa ez ezik, ondasunak garraiatzea, biltegiratzea eta merkaturatzea ere ekoizpen-jardueraren atalak dira.
1.2. Enpresaren Helburua
Enpresariak, hau da, kapitala ezarri duenak edo enpresa zuzentzen duenak, helburu nagusietako bat etekinak edo benefizioak lortzea da. Enpresak dirurik irabazten ez badu, desagertzera kondenatuta dago.
Benefizioak lortutako salmenten diru-sarreren eta jasandako ekoizpen-kostuen arteko aldea dira:
Benefizioak = Diru-sarrerak – Kostuak
- Diru-sarrerak: Lortutako salmenten araberakoak