Enpresaren Oinarriak: Helburuak, Ekoizpena eta Produktibitatea

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,49 KB

1. Enpresaren Kontzeptua eta Helburuak

1.1 Enpresaren Definizioa

Enpresa, ondasun edo zerbitzuen ekoizpenerako eta banaketarako, hainbat ekoizpen-baliabide koordinatzen dituen erakundea da. Ekoizpen-jarduera ez da soilik eraldaketa-prozesua; eraldaketa ez ezik, ondasunak garraiatzea, biltegiratzea eta merkaturatzea ere ekoizpen-jardueraren atalak dira.

1.2. Enpresaren Helburua

Enpresariak, hau da, kapitala ezarri duenak edo enpresa zuzentzen duenak, helburu nagusietako bat etekinak edo benefizioak lortzea da. Enpresak dirurik irabazten ez badu, desagertzera kondenatuta dago.

Benefizioak lortutako salmenten diru-sarreren eta jasandako ekoizpen-kostuen arteko aldea dira:

Benefizioak = Diru-sarrerak – Kostuak

  • Diru-sarrerak: Lortutako salmenten araberakoak izango dira. $I(Q) = P \times Q$
  • Ekoizpen-kostuak: Ondasun bat edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen balioa da.

Enpresak, bere esku dagoenez, kostuak ahalik eta txikienak izaten ahaleginduko dira (kostuak minimotzen), kostuak gutxitzean etekinak handitzen dituztelako.

Etekinak maximizatzeaz gain, enpresek beste hainbat helburu ere izan ditzakete, besteak beste:

  • Merkatuan salmentak bultzatzea (bezero gehiago bereganatzea).
  • Gizarteak behar dituen hainbat ondasun ekoiztea.
  • Kalitatezko lanpostuak sortzea.
  • Merkatuan liderra bihurtzea.

2. Nola Ekoitzi? Ekoizpen-Prozesua

Ekoizpen-faktore batzuetatik abiatuta, zenbait ondasun edo zerbitzu lor ditzakegu, baina hori guztia posible izan dadin ekoizpen-prozesu bat gauzatu behar da.

Enpresak produkzio-faktoreak edo ekoizpen faktoreak kontratatzen ditu, hau da, produzitzeko erabiltzen duen edozein ondasun/zerbitzu: Lana, makinak, eraikinak, lehengaiak, elektrizitatea.

Gure ereduan bi produkzio-faktore erabiliko ditugu:

  • K: Kapital fisikoa, makinak (mota bakarrekoa eta kalitate berekoa beti).
  • L: Lana, langileak (mota bakarrekoa eta kalitate berekoa beti).

Ekoizpen-prozesuan, enpresak ekoizpen-faktoreak (lana eta kapitala) konbinatzen ditu eta teknologia baten bidez, ondasun eta zerbitzu bilakatzen ditu. Gure ereduan enpresa bakoitzak produktu mota bakarra ekoizten du.

Ekonomian, teknologia ekoizpen-faktoreak konbinatzeko modua da. Teknologia gaur egun, ezagutzen diren baliabideak (inputak edo ekoizpen-faktoreak) enpresek nahi dituzten produktu (outputak) bihurtzeko modutzat har daiteke.

Herrialde bat bere teknologia hobetzeko gai denean, aurrerapen teknikoa dagoela esaten dugu. Aurrerapen teknikoa, baliabide berberekin gehiago ekoiztea ahalbidetzen duten produkzio-prozesuen hobekuntzak dira.

Herrialde baten I+G+B (Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza) arloko gastua funtsezkoa da aurrerapen teknikorako (teknologia hobea) eta gizarteak aurrera egiten jarrai dezan.

Teknologia Mota Nagusiak

  • Eskuzko produkzioa: Produktu bat egiteko gizakiak bere indarra erabiltzen duenean eta erremintak ere zuzenean berak erabiltzen dituenean (igeltseroak, iturginak).
  • Produkzio mekanizatua: Produzitzeko makinaren indarra erabiltzen denean (tornulariak, soldatzaileak, garraiolariak...).
  • Produkzio teknifikatua: Makinak indarra emateaz gainera, produkzio-erreminta ere kontrolatzen du.

4. Produktibitatea edo Ekoizkortasuna

Erabilitako ekoizpen-baliabideen kopurua handituz gero, ekoizpena ere handitu egiten da, baina proportzio edo erritmo desberdinetan. Batzuetan ekoizpenaren igoera baliabideena baino handiagoa izan daiteke; besteetan, ordea, ekoizpenak izandako gehikuntza baliabideena baino motelagoa izan daiteke. Hori dela eta, ekoizpen-prozesuaren bilakaera aztertzeko, hau da, baliabideen errendimenduaren zenbatekoa den ezagutzeko, produktibitatea erabiltzen dugu.

Zer da produktibitatea?

Produktibitatea da eraginkortasuna edo efizientzia neurtuko digun adierazlea.

  • Lanaren produktibitatea ($P_L$): Adierazten digu zenbat produktu lortzen ari garen erabilitako langile bakoitzeko, adibidez. $$P_L = \frac{\text{Ekoizpen osoa (Q)}}{\text{Erabilitako lan unitateak (L)}}$$
  • Kapitalaren produktibitatea ($P_K$): Adierazten digu zenbat produktu lortzen ari garen erabilitako makina bakoitzetik, adibidez. $$P_K = \frac{\text{Ekoizpen osoa (Q)}}{\text{Erabilitako kapital unitateak (K)}}$$

Nola handitzen dugu produktibitatea?

  1. Giza kapitalean inbertitzea: Langileek prestakuntza hobea badute, hobeto eta azkarrago ekoizteko gai izango dira.
  2. Kapital fisikoan inbertitzea (makinak). Kapital-metaketa: Langileek makina eta erreminta hobeak badituzte, askoz azkarrago ekoizteko gai izango dira, eta, beraz, produktiboagoak izango dira.
  3. Ikerketan inbertitzea: Produktibitatea handitzeko beste modu bat teknologia hobetzea da.

6. Ekoizpen-Kostuak

Ekoizpen-faktoreak erabiltzen ditu enpresak ondasunak eta zerbitzuak sortzeko, eta ekoizpen-faktore horien balioari enpresaren kostuak esaten zaio.

Hiru kostu mota bereiz ditzakegu:

  • Kostu finkoak (KF): Faktore finkoei dagokien kostuak dira, adibidez, ekipamenduen alokairua, aseguruak... Epe laburreko ereduan kapitalaren kostua. Kostu finkoak eta ekoizpen kopurua independenteak dira.
  • Kostu aldakorrak (KA): Ekoizpenarekin batera aldatzen diren kostuak, $Q$-ren araberakoak, adibidez, lehengaiak, energia, lana... Epe laburreko ereduan. Kostu horiek ez dira agertzen ekoizpenik ez badago.
  • Kostu osoa ($K_o$): Ekoizteko erabilitako faktore guztien guztizko balioa da. $$K_A + K_F = K_o$$

7. Ekoizpen-Funtzioaren Definizioa

Produkzio-funtzioak lortutako produkzioaren eta erabilitako produkzio-faktoreen arteko erlazioa deskribatzen du.

Teknologia jakin bat dela eta, behar diren ekoizpen faktoreen kopurua eta lor daitekeen ondasun eta zerbitzuen kopuru gorenen arteko erlazioa da: $$Q = f(L, L_u, K, T)$$

  • Q: Outputak edo irteerak: Familien beharrak asetzeko ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak dira.
  • (L, K, $L_u$, T): Inputak edo sarrerak: Ekoizpen-faktoreak edo baliabideak, hau da, L (lana), K (kapitala), $L_u$ (lurra), T (teknologia).

Enpresa orok ahalik eta ekoizpen handiena lortu nahi du ahalik eta ekoizpen-baliabide gutxien erabiliz. Beharrezko dituen baliabide kopurua erabakitzean, kontuan izan behar du denbora:

  • Epe laburreko ekoizpena
  • Epe luzeko ekoizpena

7.1 Epe Laburreko Ekoizpena

Epe laburra eta epe luzea jarduera ekonomikoaren eta enpresaren tamainaren araberakoa izango da; ez dago denbora tarte mugatu bat orokorki epe laburra eta epe luzea ezberdintzeko. Beraz, epe laburrean enpresak bi ekoizpen-faktore mota ditu: finko eta aldakor.

8. Enpresa Motak

  • Lehenengo sektorea: Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.
  • Bigarren sektorea: Industria (eraldatu naturaren lehengaiak).
  • Hirugarren sektorea: Populazioari zerbitzua eskaintzen dieten jarduera ekonomikoak (komertzioa, garraioa).