Sufrearen zikloa
Izaki bizidunen hondakin eta gorpuen deskonposizioaren bidez, bakterio bereziek lurrera itzultzen dute sulfato inorganikoa.
Lurrean dagoen sulfatoa eragile geologikoen bidez heltzen da itsasora; han, zati bat kate trofikoetara igortzen da eta beste zati bat itsas hondoan pilatzen da. Itsas hondoan, harri sedimentario sufredunetan biltzen da sulfatoa (diagenesiari esker, igeltsuetan esate baterako), harik eta zikloan berriro sartu arte. Horregatik, itsasoa da sufrearen erreserboriorik handiena.
Sumendien erupzioetan H2S eta sufre oxido moduan igarotzen da atmosferara; erregai fosilen errekuntzetan ere sufre oxidoak askatzen dira. Sufre oxidoek ur-lurrunarekin erreakzionatzean, azido sulfurikoa eratzen dute, eta euri azido modura...