Sufrearen zikloa eta ekosistemen parametro trofikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,21 KB
Sufrearen zikloa
Izaki bizidunen hondakin eta gorpuen deskonposizioaren bidez, bakterio bereziek lurrera itzultzen dute sulfato inorganikoa.
Lurrean dagoen sulfatoa eragile geologikoen bidez heltzen da itsasora; han, zati bat kate trofikoetara igortzen da eta beste zati bat itsas hondoan pilatzen da. Itsas hondoan, harri sedimentario sufredunetan biltzen da sulfatoa (diagenesiari esker, igeltsuetan esate baterako), harik eta zikloan berriro sartu arte. Horregatik, itsasoa da sufrearen erreserboriorik handiena.
Sumendien erupzioetan H2S eta sufre oxido moduan igarotzen da atmosferara; erregai fosilen errekuntzetan ere sufre oxidoak askatzen dira. Sufre oxidoek ur-lurrunarekin erreakzionatzean, azido sulfurikoa eratzen dute, eta euri azido modura iristen da lurrazalera, berriro ere sulfatoak eratuz.
Materia eta energia fluxuen azterketa
A. Parametro trofikoak
- Biomasa: Ekosistema osoak edo ekosistemako maila trofikoetako organismoek ekoizten duten materia organikoaren kopurua. Biomasa ekosistemak eguzki-energia metatzeko duen modua da; masa unitateetan neurtzen da, baina masa/azalera adierazten da (g/cm²...).
- Produkzioa edo ekoizpena: Denbora eta azalera jakin batean maila trofiko bakoitzak asimilatutako energia kopurua da (g/m² egun...).
Ekoizpen motak maila trofikoaren arabera:
- Lehen mailako ekoizpena: Ekoizleek fotosintesian edo kimiosintesian finkatutako energia edo sintetizatutako materia (biomasa).
- Bigarren mailako ekoizpena: Beste maila trofikoek (kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek) asimilatutako energia edo ekoiztutako materia.
Ekoizpen motak maila trofiko berean:
- Ekoizpen gordina: Maila trofiko bakoitzak asimilatzen duen energia edo ekoizten duen materia guztia. Ekoizleen kasuan, fotosintesian sortua izango da; kontsumitzaileen kasuan, bereganatzen dutena.
- Ekoizpen garbia: Maila bakoitzak asimilatu duen energiari bizi-funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia. Energia hori hurrengo maila trofikora igaro daiteke.