Faktore biotikoak eta abiotikoak ekosistemetan: definizioak eta oinarrizko kontzeptuak
Ekosistema, da ekologiaren oinarrizko unitatea. Izan ere, ingurune bateko bizidunen multzoak (komunitatea edo biozenosia)
Eta ingurune horren (biotopoa) eta bizidunen arteko harremanek osatutako sistema da ekosistema.Populazioa: Komunitatean edo biozenosian hainbat espezietako bizidunak daude; espezie bereko izaki multzoari populazioa esaten zaio.
Habitata: Populazio horrek hartzen duen espazioari edo ingurune fisikoari, berriz, habitata.
Biozenosia
Ingurune bateko bizidunen multzoak; komunitatea ere deitzen zaio eta bertan hainbat espezietako bizidunak daude.Biomasa: Ekosistema osoak edo ekosistemako maila trofikoetako organismoek ekoizten duten materia organikoaren kopurua. Esan dezakegu biomasa dela ekosistemak eguzki-energia metatzeko duen