Mantenugaiak eta elikagaiak: nutrizio funtzioa eta gorputzeko aparatuak
Resumen
Dokumentu honek nutrizio funtzioa eta gizakiaren aparatu nagusiak azaltzen ditu: digestio, zirkulazio, arnas eta iraitz aparatuak. Gainera, naturaren antolakuntza-mailak laburki aipatzen dira. Ikaslea funtzio bakoitzaren helburua, gorputz-zatiak eta gasen eta mantenugaien ibilbidea ikasiko du.
Puntos clave
- Nutrizio funtzioa digestioak, zirkulazioak, arnasketak eta iraizketak osatzen dute.
- Digestio-aparatuak substantzia nutritiboak (proteinak, lipidoak eta gluzidoak) molekula sinpleagoetan deskonposatzen ditu.
- Mantenugaiak (aminoazidoak, gantz-azidoak eta monosakaridoak) hesteetan xurgatzen dira.
- Arnas-aparatuak oxigenoa hartzen du eta karbono dioxidoa kanporatzen du biriketan.
- Zirkulazio-aparatuak oxigenoa eta mantenugaiak zeluletara garraiatzen ditu, bihotzak odola ponpatuz.
- Iraitz-aparatuak hondakin toxikoak kanporatzen ditu eta gorputzeko ur eta gatz kantitateak erregulatzen ditu.
- Zirkulazioak bi zirkuitu ditu: handia (ezkerreko bentrikulutik) eta txikia (eskuineko bentrikulutik biriketara).
NUTRIZIO FUNTZIOA:
Zeren bidez?= Digestioa, Zirkulazioa, Arnasketa, Iraizketa
Digestioa: zer egiteko: janariaren ingestioa; zer egiteko:digestio-xurgapena; nola: Hesteetako soberakinen metaketa eta kanporaketa.
Zirkulazioa: Nola: Ondolaren bidez; zer erretzeko? Mantenugaiak; metabolismoa; materiala/energia; Zelulentzat.
Arnasketa: Nola: Oxigenoa artuz; zer garraiatzeko: Mantenugaiak; eraldaketa kimikoaren bidez: metabolismoa; zer lortzeko: materiala/energia; norentzat: Zelulentzat.
Iraizketa: zer erregulatu: ura eta gatz kantitateak; zer kanporatu: hondakin toxikoa;
Zeren bidez
Gernua
NATURAREN ANTOLAKETA-MAILAK:
Abiotikoak: Maila subatomikoa; Maila atomikoa; Maila molekularra: zer mota daude: Makromolekularra; Organulu zelularra; konplea supramolekularra.
Biotikoak: Zelula; Ehuna; Organoa; Aparatua sistema
ARNAS-APARATUA: Gasak barneratzen ditu ingurunetik,sudurretik hartzen dugun airearen bidez. Ondoren, airea faringetik pasatzen da. Trakeatik pasatzen da eta hau bi adarretan banatzen da, hau da bronkioak. Adar ohiek bronkioloetan banatzen dira eta ondoren albeoloetara. Hemen gasen elkartrukea gertatuko da. Gasen elkartrukean, oxigenoa odolera eta zelularen errekuntzaren ondorioz sortutako karbono dioxidoa odoletik biriketara.
GORPUTZEKO ZATIAK:Sudur-hobioak; Laringea/faringea; Trakea; Birikak; Bronkioloak; Albeoloak
IRAITZ-APARATUA: Iraitz-aparatuak gizakiaren gorputzetik kanporatzen ditu zelularen errekuntzaren ondorioz sortutako hondakin toxikoak, odola iragazi ondoren sekrezioaren edo iraizketaren bidez. Aldi berean gorputzeko ur eta gatz kantitateak ere erregulatzen ditu. Odolaren osagaien arteko orekari eusteaz arduratzen da azken batean.
GORPUTZEKO ZATIAK:Giltzurrunak; Gernua-maskuria; Uretra
DIGESTIO-APARATUA:Gorputzarentzat substantzia nutritibo izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu elikagai solido eta likidoetatik, eta digestioaren bidez, osagaia sinpleagotan zatitzen ditu.
Hau da, digestioaren bitartez, molekula handiek osaturiko substantzia nutritiboak (proteinak, lipidoak eta gluzidoak) molekula sinpleagotan deskonposatzen dira (nutrienteak, mantenugaiak, hau da aminazidoak,gantz azidoak eta monosakarioa), eta digestio-aparatuaren hainbat atalek xurgatzen dituzte.
GORPUTZEKO ZATIAK: Listu-guruinak; Ahoa; Heste gorria; Gibela; Urdaila; Behazuna; Heste meharra; Heste lodia; Uskia/ondestea
ZIRKULAZIO-APARATUA:Zirkulazio-aparatuak arnas aparatuak airetik hartutako oxigenoa garraiatzen du zeluletaraino. Digestioaren bidez hartutako mantenugaiak garraiatzen ditu arterietatik (gorriak). Zainak, zelulak sortutako hondakinak garraiatzen ditu iraitz-aparatura. Guzti hau gertatzeko, bihotzak odola ponpatu egiten du. Bi motatako zirkulazio daude handia eta txikia. Zirkulazio handia, ezkerreko bentrikulutik irteten da arterietara. Arterietatik zelula guztietara garraiatzen du. Zirkulazio txikia, eskuineko bentrikulutik irteten da eta biriketara egiten du bidea.
GORPUTZEKO ZATIAK: Bihotza; Sainak; Arteriak
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da digestioaren helburua?
Digestioaren bidez, elikagaietako substantzia nutritiboak molekula sinpleagoetan deskonposatzen dira, gorputzak xurgatu ahal izateko. Hesteetako soberakinak metatu eta kanporatzen dira.
Zein da zirkulazio handiaren eta txikiaren arteko aldea?
Zirkulazio handiak ezkerreko bentrikulutik irteten da eta odola zelula guztietara garraiatzen du. Zirkulazio txikiak eskuineko bentrikulutik irteten da eta odola biriketara eramaten du.
Non gertatzen da gasen elkartrukea?
Gasen elkartrukea albeoloetan gertatzen da: oxigenoa odolera pasatzen da eta karbono dioxidoa odoletik biriketara.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.