Faktore biotikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,36 KB

  1. Ekosistema, da ekologiaren oinarrizko unitatea. Izan ere, ingurune bateko bizidunen multzoak (komunitatea edo biozenosia)
    Eta ingurune horren (biotopoa) eta bizidunen arteko harremanek osatutako sistema da ekosistema.

  2. Populazioa: Komunitatean edo biozenosian hainbat espezietako bizidunak daude; espezie bereko izaki multzoari populazioa esaten zaio.

  3. Habitata: Populazio horrek hartzen duen espazioari edo ingurune fisikoari, berriz, habitata.

  4. Biozenosia


    Ingurune bateko bizidunen multzoak; komunitatea ere deitzen zaio eta bertan hainbat espezietako bizidunak daude.
  5. Biomasa: Ekosistema osoak edo ekosistemako maila trofikoetako organismoek ekoizten duten materia organikoaren kopurua. Esan dezakegu biomasa dela ekosistemak eguzki-energia metatzeko duen modua; masa unitateetan neurtzen da biomasa (kg, g, tona…), baina, normalean, masa/azalera adierazten da: g/cm2, kg/m2, t/ha...

  6. Maila trofikoa


    Modu berean energia eta materia organikoa lortzen duten izaki bizidunak; hiru multzo daude: deskonposatzaileak, ekoizleak, kontsumitzaileak.
  7. Ekosistemen faktore abiotikoak: Biotopoaren ezaugarri fisiko-kimikoak dira. Faktore horiek, hala nola, lurzorua, argia, ura, tenperatura, gazitasuna, pHa… eragin zuzena dute izakien bizitzan eta garapenean; espezie baten garapena mugatzen duten faktore abiotikoei mugatzaile esaten zaie.

  8. Espezie eurioikoa


    Faktore abiotiko batekiko edo batzuekiko tolerantzia-tarte zabala dutenak. Adibidez,paduretako espezie guztiak eurihalinoak dira, gazitasun-aldaketa handiak eta lasterrak jasateko gai direlako.
  9. Espezie estenoikoa: Faktore abiotiko batekiko edo batzuekiko tolerantzia-tarte estua dutenak. Faktore horren aldaketa txiki bat nahikoa da espeziaren garapena mugatzeko. Adibidez, itsaso hilean bizi diren bakterio halofiloak.

  10. Txoko ekologikoa: Espezieek ekosistemaren barruan ingurumen-baldintza jakin batzuk behar dituzte, beren bizi funtzioak ea biziraupena zihurtatzeko; baldintza horien multzoari txoko ekologikoa deitzen zaio.

  11. Harreman trofikoa


    Ekosistema bateko komunitateko izaki bizidunen artean gertatzen den nutrizio-erlazioa.
  12. Sare trofikoa


    Ekosistema bateko komunitateko izaki bizidunen artean gertatzen diren nutrizio-harremanen multzoa.
  13. Espeziea:
    Izaki bizidunen multzoa, beraien artean ugaltzeko eta ondorengo emankorra izateko gai direnak.

  14. Ekoizlea: Ekosistemak behar duen materia organiko guztia materia inorganikotik abiatuta ekoizten duten izaki autotrofoak (auto=bere kasa; trofos=elikatu → bizitzeko behar duten materia organikoa fotosintesi edo kimiosintesiaren bitartez lortzen duten izakiak). Adibidez, landareak, algak, bakterio fotosintetizatzaileak (zianobakterioak) eta bakterio kimiosintetizatzaileak.

  15. Kontsumitzailea: Behar duten materia organikoa beste bizidun batzuk edo haien atalak janez lortzen duten izaki heterotrofoak (hetero=beste; trofos=elikatu → euren kabuz materia organikoa materia inorganikotik lortu ezin duten izakiak.).

  16. Deskonposatzailea: Materia organikoa deskonposatuz elikatzen diren izaki heterotrofoak. Materia organikoa berriro inorganiko (gatz mineral) bihurtzen duten bakterio deskonposatzaileak eta onddoak dira era honetako izakiak.

  17. Ziklo biogeokimikoa: bizitzarako beharrezkoak diren elementu kimikoek (c,n,p,ca,fe eta abarrek) geosferan, atmosferan, hidrosferan eta biosferan barrena egiten dituzten ibilbide konplexuek osatzen dituzten zikloei ziklo biogeokimikoa esaten diegu.

  18. Ekoizpen gordina: Maila trofiko bakoitzak asimilatzen duen energia edo ekoizten duen materia guztia. Ekoizleen kasuan, fotosintesian sortua izango da, eta kontsumitzaileen kasuan, bereganatzen dutena.

  19. Ekoizpen garbia: Maila bakoitzak asimilatu duen energiari bizi funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia. Energia hori da hurrengo maila trofikora igaro daitekeena.

  20. Berriztatze-tasa: Denbora zehatz batean ekosistema bateko izaki bizidunen kopuru osoaren aldaketa.

  21. Eraginkortasun ekologikoa: Maila atrofiko batean, aurreko mailako ekoizpen garbiaren zer ehunekobihurtzen den ekoizpen garbi %-tan adierazita:

EE=(EG/aurreko maila trodikoaren EG)x 100


  1. Piramide trofikoa


    Metatutako energia, biomasa edo indibiduo kopurua neurtzen duen eta altuera konstantea duten errenkadak bata bestearen gainean kokatuz osatzen den piramidea.
  2. Populazioaren balantzea: Eremu jakin bat okupatu eta elkarren artean ugaltzeko gai diren espezie bateko izaki bizidunen kopurua.

  3. Espezie oportunistak: ugaltzeko r estrategia dutela esaten da, lehentasuna duelako potentzial biotikoak; iraupena ziurtatzeko ugaltze-tasa altua duten espezieak dira, ondorengoen kopuruak oso altua izan behar du biziraupen txikia baitute. Heriotza-tasa handia konpontsatzeko, ingurune-baldintzak egokiak direnean esponentzialki hazten dira. Ingurune aldaketetara erraz moldatzen diren espezieak direnez(euroikoak), nagusi dira ingurune aldakor eta ezegonkorretan. Adibideak: bakterioak, algak onddoak...

  4. Espezie espezializatuak: Ugaltzeko K estrategia edo estrategia orekatua dutela esaten da, karga-ahalmenak lehentasuna duelako. Oso sentikorrak dira faktore abiotikoen aldaketekiko (estenoikoak), eta guztiz moldatuta daude ingurune egonkorretan bizitzea. Kasu horretan banakoen garapena geldoa da, eta heriotza-tasa baxuagoa. Gorputzez handiak izaten dira eta bizitza luzea dute; ondorengo gutxi eta handiak izaten dituzte. Adibidez: hegazti eta ugaztun gehienak eta intsektu batzuk.

  5. Bioma: Lurreko komunitate biotiko handiak; sailkapen desberdinak bideratu dira irizpide desberdinen arabera: faktore abiotikoak, espezie nagusia, etab.

Entradas relacionadas: