Bronkioloak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,41 KB
Arnasbideak
Def: Airea kanpoaldetik biriken barrualderaino joateko eta karbono dioxidoa barrutik kanpoalderantz joateko hodiak
Sudur-hobiak
Airea hemendik sartzen da organismora.
Berotu
Hezetu eta aireko hauts-partikulak eta mikroorganismoak atxiki (mukiei esker)
Faringea
Arnas aparatuaren eta digestio-aparatuaren hodia
Epiglotisa dago, elikagaiak pasatzean itxi egiten da, hauek arnasbideetara ez joateko
Laringea
Hodi laburra
Kartilagoz osatua
Ahots-kordak daude, bibratzean ahotsa sortzen dutenak
Trakea
C itxurako kartilagoz osatutako hodia
Barnealdean, ziliodun zelulak daude, mukia sortzen dutenak faringerantz, horrela hodia garbi edukitzeko
Bronkioak eta bronkioloak
Bronkioak: trakeatik ateratzen diren bi hodi
Bronkio bakoitza birika batean sartzen da
Biriken barruan bronkioak adarkatu egiten dira, bronkioloak (hodi meheagoak) sortuz
Bronkioloen amaieran, birika-albeoloak daude (pareta mehe- meheko zakuak)
Birikak
Saihets-hezurrek babestutako bi organo arol, toraxean kokatuak, bihotzaren alde banatan.
Ezkerreko birika: txikiagoa, bi lobulu
Eskuineko birika: handiagoa, hiru lobulu
Pleura: birikak inguratzen eta babesten dituen mintz bikoitza (pleura-likidoaz beteta, birikak mugitu ahal izateko)
Bronkio-zuhaitza
6.Arnas aparatuaren funtzionamendua
Bi etapa:
Birika-aireztapena
Gas-trukea
Birika-aireztapena
Biriketara airea sartzea eta handik ateratzea.
Arnasgora: oxigenoan aberatsa den airea arnasbideetatik sartu eta biriketara joan
Arnasbehera: karbono dioxidoz betetako airea kanporatu
Diafragma: toraxa eta sabelaldea bereizten dituen giharra
Saihetsarteko giharrak: saihets-hezurren artean daude eta hezur horiek lotzen dituzte
Gas-trukea
Birika-albeoloetan gertatzen da (300-400 milioi birika-albeolo inguru ditugu)
Kontzentrazio-desberdintasunagatik gertatzen da, hau da, gasak kontzentrazio handieneko gunetik txikieneko gunera pasatzen dira.