Zelula teoria, zitozinesia eta meiosia: laburpena eta herentzia genetikoa
Resumen
Dokumentuak zelularen oinarriak aztertzen ditu: teoria zelularra, zelula motak (prokariotak eta eukariotak), zelularen organuluak eta zelula-zikloa. Ondoren zelula-zatiketa (mitosia eta meiosia), gametogenesia eta Mendelen herentzia-legeak azaltzen ditu. Azkenik genetika modernoa, herentzia kromosomikoa eta giza gaixotasun genetikoak eta haien diagnostikoa jorratzen ditu.
Puntos clave
- Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude, eta zelulak beste zelula batzuetatik sortzen dira zatiketaren bidez.
- Prokariotek ez dute nukleo bereizirik; eukariotek material genetikoa nukleoaren barruan dute.
- Mitosian zelula amak bi zelula alaba berdin sortzen ditu; meiosian lau zelula haploide desberdin sortzen dira.
- Mendelek ilarrekin egindako esperimentuek herentzia gainartzailea eta azpirakorra eta karaktere independenteen legea azaldu zituzten (9:3:3:1).
- Gizakietan 46 kromosoma daude: 44 autosoma eta 2 sexu-kromosoma (XX emakumeak, XY gizonezkoak).
- Daltonismoa eta hemofilia X kromosomari lotutako gaixotasun genetikoak dira; diagnostiko prenatala lehen eta bigarren mailako prebentzioaren barruan dago.
1. TEORIA ZELULARRA Mikroskopikoak hobetzearekin eta zelulak tindatzeko tenikak agertzearekin batera, horrela inguruko jakintza handitu ahal izan zen.
Teoria zelularra honela laburtu daiteke:1-Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.2-bizi funtzio daude: elikatu, harremana eta ugalketa.3-Zelulak beste batzuetatik sortzen dira, zatiketaren bidez. Zelulen atalak:-Mintz plasmatikoa. Zelula inguratu eta isolatzen duen egitura da. Substantziak sartzea eta ateratzea erregulatzen du.-Zitoplasma. Zelularen barrualdeko zatia da, han gertatzen dira prozesu metabolikoak. Erribosomak ditu, hauek proteinak sintetizatzen dituzte.-Material genetikoa. Zelula amatik zelula alabetara transmititzen den herentziazko materiala du, DNA forman.
2. ZELULA MOTAK ETA HAIEN HARREMAN EBOLUTIBOAKBi zelula mota daude:-Prokariotak. Ez dute nukleorik material genetikoa zitoplasmatik bereizteko. Antolaketa xumea dute; bakterioak prokariotak dira. (Marrazkia) -Eukariotak. Material genetikoa mintz batez inguratuta dago, nukleoaren barnean. Erribosomez gain, beste organulu batzuk dituzte zitosolean. Animali-landareen, onddoen eta protistoen zelulak dira.
3. ZELULA EUKARIOTAZelula eukarioten zitoplasman zitoeskeletoa eta beste zenbait organulu daude. Zelula eukariotak bi motatakoak daude: animalia-zelulak eta landare-zelulak. Animalia zelulek zentrioloz osaturiko zentrosoma dute eta bakuolo txikiak. Landare-zelulek, aldiz, kloroplastoak eta mintz plasmatikoa inguratzen duen zelula-pareta bat dute.-Erretikulu endoplasmatikoa. Erribosomak baditu pikorduna, eta ez baditu leuna. Lehenak proteinen sintesia eta garraioa; bigarrenak lipidoena.-Erribosomak. Proteinen sintesia egiten da.-Golgi aparatua. EEan sintetizatutako substantziak eraldatzen ditu, substantziak zelulatik kanporatzen ditu.-Mitokondrioak. Arnasketa zelularra gertatzen da energia lortzeko. -Zitoeskeletoa. Zelulari forma ematen dio.-Zentrosoma. Zatiketa zelularrean parte hartzen du. -Kloroplastoak. Fotosintesia egiten da.-Zilioak eta flageloak. Mugitzeko gaitasuna.-Zelula-pareta. Landare-zeluletan, zelulari forma eta gogortasuna ematea eta babestea dira funtzioak. -Lisosomak. Digestio-funtzioa.-Bakuoloak. Substantzien metaketa.
4. ZELULA NUKLEOA
Nukleoa eukariotaren osagai handiena da. Informazio genetikoa gordetzen du DNA forman, eta zelularen funtzioak kontrolatu eta erregulatzeaz arduratzen da. Nukleoaren egitura:-Nukleoloa.-Nukleoplasma-
Mintz nuklearra
-Kromatina. Histona deritzen proteina batzuez lotuta dauden DNAzko hari luze moduan, kromosomak eratzen dituzte horrela X itxuran.
5. ZELULA ZIKLOAZelula zikloa: zelulak sortzen direnetik berriz zatitzen edo hiltzen diren arte.Bi fase nagusi bereizten dira:-Interfasea. Faserik luzeena da; zelula elikatu eta hazi egiten da. Ondoren DNA bikoiztu egiten da. (Elikatu, hazi, ugaldu).-Zatiketa-fasea. Fase motzena. Zelula amak bi zelula alaba sortzen ditu, mitosi bidez. Nukleo 2tan zatitzen da.
6. KROMOSOMAKKromosomek banako baten informazio genetikoa dute, zelula amatik zelula alabetara transmititzen dute. -
Kromatida bikiak
2 DNA molekula berdin.-Zentromeroa. Elkartzen diren puntua.-Besoak.
Espezie bereko guztiek kromosoma kopuru bera dute, gizakiek 46. Organismoen zelula gehienak diploideak dira, forma eta tamaina bereko bi kromosoma talde eta ezaugarri biologiko berdinak dituztelako. Hauek kromosoma homologoak deritze. Gametoak zelula haploideak dira (n), ez baitute kromosoma homologorik. Informazio bakarra.Kariotipoa organismo baten kromosoma multzoa da. Bi kromosoma mota daude:-
Kromosoma somatikoak edo autosomak. Sexua zehazten ez dutenak.-Sexu kromosomak. Sexua zehazten dutenak. Arrak XY eta emeak XX.¡¡Gizakiok 46 kromosoma ditugu, gametoak salbu. 44 autosomak eta 2 sexu kromosomak dira.
7. ZELULA ZATIKETA (Zauria isteko)Zelula banaketan bi prozesu gertatzen dira:
mitosia (nukleoaren zatiketa) eta zitozinesia (zitoplasmaren zatiketa).
Mitosia: hasi aurretik DNA bikoiztu egiten da. Organismo zelulabakarrentzat ugalketa-prozesua da. Organismo zelulaniztunei hazteko balio die eta zelulak ordezkatzeko ere bai. Faseak:-Interfasea. Kromosomak eta zentrioloak bikoiztu.
-Profasea. Kromosomak ikusgarri egiten dira. Mintz nuklearra hautsi eta nukleoloa desegin. Zntrioloetatik ardatz akromatikoa eratzen hasten da. -Metafasea. Kromosomak zelularen lerrokatzen dira (ekuatore plaka)-
Anafasea
Kromosoma bakoitzaren kromatida bikiak bereizi eta bakoitza mutur batera joaten da.-Telofasea. Kromosomak zabaltzen, eta kromatinaren egitura hartzen hasten dira. Mintz nuklearra eratzen da eta nukleoloa agertzen da.
Zitozinesia: zitozinesia zitoplasma zatitzean eta bi zelula alaben artean banatzean datza.
8. MEIOSIAMeiosia bi zatiketaren bidez osatzen da: lehen zatiketa meiotikoa eta bigarren zatiketa meiotikoa. EMaitza lau zelula haploide dira, beren artean desberdinak eta ama diploidearen kromosoma kopuruaren erdia dutenak.
Lehen zatiketa aurretik interfase bat dago: DNA bikoiztu eta kromosoma bakoitza bi kromatida berdin izatera pasatzen da. Bigarren zatiketaren aurreko interfasean aldiz, DNA ez da bikoizten. Meiosiari esker denak ezberdinak gara.Lehen zatiketa meiotikoa:-I. Profasea. Kromosomak kondentsatu egiten dira. Bakoitza bere homologoarekin parekatu eta kromatidek DNA zatiak trukatzen dituzte. Horri gaingurutzaketa deritzo. Mintz nuklearra eta nukleoloa desagertzen dira eta ardatz akromatikoa eratzen da.
-!.
Metafasea
Kromosoma homologoak zelularen ekuatorean jartzen dira, binaka zelularen erdialdean.-I. Anafasea. Kromosoma homologoak bereizi eta bakoitza alde batera.-I. Telofasea. Mintz nuklearra berriz agertzen da, eta zitozinesia hasten da.-I. Zitozinesia. Bi zelula alaba sortzen dira, eta bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia du.Bigarren zatiketa meiotikoa:-II. Profasea. Kromosomak kondentsatu, ardatz akromatiko eratu eta mintz nuklearra desagertzen da.-II. Metafasea. Kromosomak zelularen ekuatore plakan lerrekotzen dira.-II. Anafasea. Kromatidak bereizten dira. -II. Telofasea. Kromosomak kromatida bihurtzen dira. Mintz nuklearrak eta nukleoloak eratu eta ardatza desagertzen da.-II. Zitozinesia. Lau zelula haploide (amaren informazio genetikoa) desberdin sortzen dira.
Zelula eukariotetan bakarrik gertatzen da (sexu-zeluletan). Meiosian eratutako zelula haploideek gametoak sor ditzakete. Meiosia beharrezkoa da sexu bidezko ugalketa duten organismoentzat.
Meiosiak espezieen heterogeneotasuna handitzen du. Amaren eta aitaren kromosomek informazio desberdina dutenean, birkonbinazio-genetikoa gertatzen da, material genetikoaren konbinazio berriak eratzen baitira kromosometan. Gizakien gametoak, gonadetan eratzen dira. Bertan gametoen zelula amak daude, eta meiosia gertatzean, zelula amaren kromosoma kopuruen erdia duten gametoak sortzen dira. Gametoak sortzeko prozesua gametogenesia da; eta bi mota daude:
-Espermatogenesia. Barrabiletan. Zelula ama diploide bakoitzak lau zelula alaba haploide sortzen ditu meiosi bidez. Zelula-diferentziario deritzon prozesuaren bidez lau gameto edo espermatozoide sortuko dituzte. Bik X kromosoma bana izango dute, eta beste biek Y kromosoma bana.
-Obogenesia. Obulutegietan. Zelula ama diploide bakoitzak lau zelula sortuko ditu meiosi bidez: gameto eme edo obulu bat, zitoplasma gehiena jasotzen duena, eta hiru korpuskulu polar. Obulu guztiek X kromosoma bana dute.
(Liburuko 7. Unitatea)
9. MENDEL ETA HERENTZIAREN AZTERKETAHerentzia organismoek beren ondorengoei ezaugarri biologikoak transmititzeko baliatzen duten prozesua da. Transmititzen den ezaugarri horietako bakoitza herentziazko karaktere bat da.Gregor Mendel fraideak karaktereak belaunaldiz belaunaldi nola transmititzen ziren jakin nahi zuen. Ilarrekin egin zuen esperimentua: -Landatzeko erraza da eta azkar hazten da, denbora gutxian hainbat belaunaldi azter daitezke.-Landarearen aldaerek bi modutara ager daitezkeen zazpi ezaugarri nabarmen dituzte.-Polinizazioa kontrola daiteke, lore hermafroditak dituenez gero. Ilarrak autorenaldu egin daitezke, baina ernalketa gurutzatu bidez ere ernal diatezke.
Lehen esperimentu multzoa:
Karaketere bakarraren bi landare: hazi horikoak eta berdekoak.Linea puruak lortu. AUutoernalketa bidez ezaugarri berdinak dituzten ondorengoak sortzen dituztela egiaztatu.Gurutzaketa. Hazi horia zuten linea puruko landareak eta hazi berdea zuten linea puruko landareak. Hauek gurasoen belaunaldia (P).
-Emaitzak- F1 landare hibridoak lortu; hauek guztiek hazi horiak. Berdea ez zen agertzen. P (horiak x berdeak) F1 (horiak). Horia gainartzailea eta berdea azpirakorra.
Bigarren esperimentu multzoa:Autoernalketa. F1 landareen loreetako polena landare beraren estigmekin elkartzen utzi.-Emaitzak- karaktere azpirakorra F2 an berriz azaldu. Lortutako ondorengotza ez uniformea, 4 tik 3k karaktere gainartzailea eta 1ek karaktere azpirakorra. Karaktere bakoitza herentziako bi faktorek erabakitzen zuten; bakoitza gurasoetako batetik zetorren eta banandu egiten ziren gametoak sortzean. Faktore horiek ondorengotzan agerian egon zitezkeen, edo ez.
Ondoren landare baten bi karaktere aldi berean aztertu zituen.Hirugarren esperimentu multzoa:Hazi hori (H) eta leunak (L) zituzten linea puruko landareak eta hazi berdeak (h) eta zimurrak (l) zituzten linea puruko landareak.
Gurutzaketa. Bi linea puruen arteko ernalketa gurutzatua.Autoernalketa. F1 landare hori leunak (HL) autoernaltzen utzi. -Emaitzak- F1 en lortutako ondorengo guztiek karaktere bera, emaitza karaktere bakoitzarekin egindako lehen esperimentuko bera. F2 lortu eta 16 landaretik 9tan HL; 3tan hL; 3tan Hl; bakarrean hl. Konbinazio posible guztiak agertu, 9:3:3:1. Bi karaktereak modu independentean transmititzen ziren eta besteekin konbinatu zitezkeen. Gurasoen belaunaldian agertzen ez ziren karaktere konbinazioak sortzen ziren.
10. GENETIKAREN SORRERAGeneak eta aleloak. Geneak DNA zatiak dira eta karaktere jakin batzuk kontrolatzen dituzte. Genetika herentzia biologikoaren azterketaz arduratzen den zientzia da, geneek zer portaera duten eta ondorengoei nola transmititzen zaizkien aztertzen duena. Geneak leku berean egoten dira kromosoma homologoetan, eta kokaleku horri locus deritzo. Gene batek izan ditzakeen aukera posibleei alelo deritze. Geneak bi letra berdinez adierazten dira.-Agerian dagoen aleloa, gainartzailea, letra larriz (A, B…)
-Alelo azpirakorra, letra xehez (a, b…)
Kromosoma homologoetan alelo bera baldin badu banakoa karaktere horretarako homozigotikoa izango da. Homologoetako bakoitzean alelo desberdinak badaude heterozigotikoa edo hibridoa izango da.
Genotipoa banako baten gene multzoa da, eta bera da organismoko zelula guztietan. Fenotipoa organismo baten ezaugarri fisikoen multzoa da (ikusten dena). Organismoaren bizitzan zehar aldatu egin daiteke, inguruak geneen adierazpenean eragina baitu.
13.BITARTEKO HERENTZIA KODOMINANTZIA
Mendelek aztertutako karaktereetan aleloetako batek dominantzia osoa erakusten zuen beste batekiko. Banako heterozigotikoaren eta homozigoto gainartzailearen fenotipoak ezin ziren bereizi. Beste kasu batzuetan, ez dago dominantziarik. Alelo biak agerian dituen fenotipo bat duen hibridoa da. Alelo guztiak letra berarekin adierazten dira, bereizteko zenbaki bat jartzen zaie azpian.
14.HERENTZIAREN TEORIA KROMOSOMIKOA
Kromosoma batek gene ugari ditu.Kromosoma berean dauden geneei gene lotuak deritze. Oso hurbil dauden geneek elkarrekin heredatuak izateko joera dute. Kromosoma bateko geneak bereizita ere hereda daitezke, meiosian zehar gertatzen den kromatida homologoen gaingurutzaketa -material genetikoaren trukea- dela medio. Modu horretan nahasten dira amaren kromosomaren eta aitaren kromosomaren geneak gametoen sorreran.
15.GIZA GENETIKA
Giza espeziearen karaktere batzuek herentzia mendeldarraren legeak betetzen dituzte.Baina giza ezaugarrietako asko herentzia poligeniko bidez transmititzen dira. Ezaugarri horien fenotipoak agertzea gene askoren jarduera metatzearen eta inguruneak duen eraginaren emaitza da. Gerta daiteke gene batek bi alelo izan beharrean alelo gehiago izatea, eta horri alelismo anikoitza deritzo.
16.SEXUAREN DETERMINAZIO GENETIKOA GIZA ESPEZIEAN
Gizakietan sexua genetikoki erabakitzen da, sexu-kromosomen (X kromosoma eta Y kromosoma) bidez. Emakumeak XX genotipoa du eta gizonezkoak XY genotipoa. Gametoak eratzen direnean, bi sexu-kromosomak bereizi egiten dira., eta bakoitza gameto batera joaten da. Emakumeen obuluek X eta gizonezkoen espermatozoideen erdiak X eta beste erdiek Y. X kromosoma duen espermatozoide batek obulua ernaltzen badu, haurra neskatoa izango da. Obulua Y kromosoma duen espermatozoide batek ernaltzen badu haurra mutikoa izango da.
Karaktere batzuk sexu-kromosometan dauden geneen arabera erabakitzen dira, herentzia sexuari lotutakoa. X kromosoma Y kromosoma baino handiagoa da eta askoz ere gene gehiago ditu. X kromosomari lotutako karaktere azpirakorrak emakumezkoek transmititzen dituzte eta gizonezkoetan agertzen dira. Arrazoia: -Gizonezkoek X kromosoma bakarra dutenez, beti agertzen da ezaugarri hori. -Emakumezkoek bi X kromosoma dituztenez, bi kromosometan egon behar dute. Emakumeei eramaile deritze, X kromosoma batean azaltzen denean.
17.JATORRI GENETIKOKO GAIXOTASUNAK
Gaixotasun genetikoak material genetikoaren anomalien ondorioz sortzen dira.-Monosomiak. Kromosoma kopuru normala baino txikiagoa izatea da.
-Trisomiak. Kromosoma bat gehiago izatea da, hau da, hiru kromosoma homologo izatea. Adb: Down sindromea 21.Kromosomaren trisomia.(hemen oain irudia)
X kromosomari lotutako geneen alterazioak: -Daltonismoa. Koloreak bereizteko zailtasuna da. -Hemofilia. Odola koagulatzeko ezintasuna da. Gaixotaun larria da. Gizonezkoentzat nahikoa da beren X kromosoma gaixotasuna eragiten duen genearen eramailea izatea. EMakumeek ordea gene eramailea bi gurasoengandik jaso behar dute (homozigotiko azpirakorrak izan).
18.GAIXOTASUN GENETIKOEN PREBENTZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
Prebentzioa lehen mailakoa edo bigarren mailakoa izan daiteke. Lehen mailako prebentzioa:
Ernalketa gertatu aurretik. Norbanako batek edo haren ondorengoek gaixotasun genetikoak izateko zer arrisku duten jakin eta prebentzio-neurriren bat har daitekeen ikusteko. Bigarren mailako prebentzioa: ernalketa gertatu ondoren, bi mota: -Jaio aurreko diagnostikoa. Fetuari egiten zaio. Garatzen ari den enbrioiaren zelulak analizatu eta geneetan alteraziorik dagoen edo kromosomemn egituran anomaliarik dagoen ikusteko.Jaio aurreko diagnostikorako teknikak, bi multzotan bereiz daitezke:-Ez-inbaditzaileak. Analisiak eta ekografiak. -Inbaditzaileak. Anomalia askoren diagnostikoa baieztatzeko. Amniozentesia, orratza umetokiraino likido amniotikoaren lagin bat hartzeko, bertan fetuaren zelulak baitaude. Fetuaren kariotipoak egiten dira gaixotasunak hautemateko.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da teoria zelularra?
Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daudela, bizi funtzioak zelulan gertatzen direla eta zelulak beste zelula batzuetatik sortzen direla dio, zatiketaren bidez.
Zein da mitosiaren eta meiosiaren arteko desberdintasun nagusia?
Mitosian bi zelula alaba berdin sortzen dira, kromosoma kopuru bera dutenak. Meiosian, berriz, lau zelula haploide desberdin sortzen dira, ama diploidearen kromosoma kopuruaren erdia dutenak.
Zenbat kromosoma dituzte gizakiek?
Gizakiek 46 kromosoma dituzte gametoak salbuetsita: 44 autosoma eta 2 sexu-kromosoma.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.