Lipidoak: definizioa, ezaugarriak eta sailkapena
Lipidoak: Definizioa, Ezaugarriak eta Sailkapena
Definizioa: Biomolekula organikoak dira, karbono, hidrogenoz eta (kantitate txikiagoan) oxigenoz osatuta daude, kasu batzuetan fosforoa, nitrogenoa eta sufrea ere izaten dute. Funtzio biologiko garrantzitsuak dituzte, hala nola organismoaren energia-erreserba nagusia izatea eta mintz zitoplasmatikoen parte izatea. Bitamina lipidoek, hormona esteroideoek eta prostaglandinek funtzio biokatalizatzailea betetzen dute, zelulan erreakzio kimikoak erratuz.
Ezaugarriak
Ez dute disolbagarritasunik erutan eta disolbatzaile polarretan, baina disolbatzaile apolarretan disolbagarriak dira. Hidrofoboak izateko joera dute. Koipetsuak dira, eta ez dira batere dentsoak. Oxidatzean, energia-kantitate handia askatzen...