Lipidoak: definizioa, ezaugarriak eta sailkapena

BiologíaActualizado el 5,69 KB

Resumen

Dokumentuak lipidoak zer diren azaltzen du: karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatutako biomolekulak, funtzio energetikoa, egiturazkoa eta hormonala dituztenak. Lipido saponifikagarrien eta ez-saponifikagarrien arteko sailkapena, fosfolipidoen egitura anfipatikoa eta zelula-mintzetan duten papera ere lantzen ditu. Gantz-azido aseen eta asegabeen arteko desberdintasunak eta animalia eta landareetako lipidoen funtzioak ere jorratzen ditu.

Puntos clave

  • Lipidoak karbono, hidrogeno eta (txikiagoan) oxigenoz osatutako biomolekula organikoak dira.
  • Ur-disolbagarriak ez dira; disolbatzaile apolarretan disolbagarriak dira eta hidrofoboak dira.
  • Lipido saponifikagarriak gantz-azidoak dituzte (azilglizeridoak, zeridoak, fosfolipidoak, glukolipidoak); ez-saponifikagarriek ez dituzte (terpenoak, esteroideak, prostaglandinak).
  • Fosfolipidoak molekula anfipatikoak dira: alde hidrofilo bat (aminoalkohola eta fosfatoa) eta alde hidrofobo bat (gantz-azidoak), eta bikapa fosfolipidikoa osatzen dute zelula-mintzean.
  • Gantz-azido aseek lotura bakunak dituzte eta asegabeek lotura bikoitzak, eta horrek propietate desberdinak ematen dizkie, esaterako fusio-puntuan.
  • Azilglizeridoek energia-erreserba funtzioa betetzen dute eta, adipozitoetan, bero-isolatzaile eta babes mekaniko lana ere egiten dute.

Ponte a prueba

Lipidoak: Definizioa, Ezaugarriak eta Sailkapena

Definizioa: Biomolekula organikoak dira, karbono, hidrogenoz eta (kantitate txikiagoan) oxigenoz osatuta daude, kasu batzuetan fosforoa, nitrogenoa eta sufrea ere izaten dute. Funtzio biologiko garrantzitsuak dituzte, hala nola organismoaren energia-erreserba nagusia izatea eta mintz zitoplasmatikoen parte izatea. Bitamina lipidoek, hormona esteroideoek eta prostaglandinek funtzio biokatalizatzailea betetzen dute, zelulan erreakzio kimikoak erratuz.

Ezaugarriak

Ez dute disolbagarritasunik erutan eta disolbatzaile polarretan, baina disolbatzaile apolarretan disolbagarriak dira. Hidrofoboak izateko joera dute. Koipetsuak dira, eta ez dira batere dentsoak. Oxidatzean, energia-kantitate handia askatzen dute.

Sailkapena

  • Saponifikagarriak: gantz-azidoak dituzte. Honelakoak izan daitezke: Azilglizeridoak, Zeridoak, Fosfolipidoak, Glukolipidoak.
  • Ez-saponifikagarriak: Ez dituzte gantz-azidorik. Honelakoak izan daitezke: Terpenoak, Esteroideak, Prostaglandinak.

Lipido Saponifikagarriak

Gantz azidoek eta alkohol edo animoalkohol batek osatutako esterrrak dira.

Lipido Mota Nagusiak eta Haien Garrantzi Biologikoa

  • Azilglizeridoak: Energia erreserba funtsioa dute.
  • Zeridoak: Funtzio babesa dute.
  • Fosfolipidoak: Mintz plasmatikoan ugarien agertzen diren molekulan dira.
  • Glukolipidoak: Zeramida baten eta gluzipido baten elkarketa.

Nolako Funtzio Gaiekin Dago Erlazionaturik Molekula Hau?

Kolesterola da eta esteroideen artena kokatzen da, esterano deituriko molekularen deribatua baita.

Zein Dira Molekula Familia Honen Funtzioa Ala Funtzioak?

Alde batetik, zelula mintzen osagai garrantzitsu bat da. Bestetik, esteroide batzuen metabolismoan oso garrantzitsua da, esaterako, sexu hormonena, giltzurrun gaineko azaleko hormonena, D bitaminarena edo behazun azidoena.

Nolako Zelula-Egituretan Agertzen Da?

Zelula mintzetan agertzen da, fosfolipidoekin batera.

Adierazi Zer Diren Fosfolipidoak eta Zer Egitura Kimiko Duten

Fosfolipidoak lipido saponifikagarriak dira. Lipido mota hauek 3 zati dituzte: amonoalkohola, fosfato talde bat eta 2 gantz azido. Horrek molekula anfipatikoa egiten du, izan ere, molekularen alde batek (aminoalkohol eta fosfatoarena) hidrofiloa izango litzateke, bestea (gantz-azidoak) aldiz, hidrofoboa.

Fosfoglizeridoak Lipido Konplexu Moduan Sailkatzen Dira

Zer ezaugarri kimiko dituzte lipido konplexu horiek, zelulako mintzak eraikitzeko hain funtsezkoak izateko? Fosfoglizeridoak molekula anfipatikoak dira, izan ere, molekularen alde bat (aminoalkohol eta fosfatoarena) hidrofiloa izango litzateke, bestea (gantz-azidoak) aldiz, hidrofoboa. Horregatik gorputzean, orientatu eta bikapa fosfolipidikoa sortzen dute, eta hau zelula egitura nagusia da.

Zer Alde Dago Gantz-Azido Aseen eta Asegabeen Artean?

Gantz aseak lotura bakunak ditu eta asegabeak lotura bikoitzak eduki ditzakete karbonoen artean, horrek propietate desberdinak ematen dizkie, esaterako, fusil-puntua.

Zer Lipido Motak Osatzen Du Edo Osatzen Dute Zelulako Mintzen Oinarrizko Egitura?

Molekula horiek propietate bat dute: anfipatikoak dira. Horrek zer esan nahi du? Egin portaera horren eskema bat, eta erlazionatu mintzekin. Zelulen mintzak fosfolipidoek osatzen dute eta anfipatikoak dira, horrek esan nahi du, alde hidrofilo bat eta alde hidrofobo bat dutela, horren ondorioz, orientatu egiten dira, bikapa fosfolipidikoa deituriko egitura sortzen dute, zelula mintza osatuz.

Zer Dira Lipido Saponifikaezinak? Eman Adibide Batzuk.

Gantz azidoak ez dituzten lipidoak, eta bi takdetan sailkatzen dira: esteroideak edo terpenoak. Esteroideen adibidetzat, kolesterola dugu eta terpenoen adibidetzat, A, E, edo K bitaminak.

Zer Biomolekula Mota Ageri Dira Ondoko Irudietan?

Azilglizerido edo gantz bat da, hauek glizerinaz eta gantz azidoz osatuta daude.

Nola Deitzen Zaie Haiek Hidrolizatzean Lortzen Diren Molekulei?

Lipasa deituriko entzimek hidrolisatzen dute alde batetik, glizerina eta, bestetik, gantz-azidoak.

Zer Dela Eta Gertatzen Dira 1 eta 2 Molekuletako Egitura-DESBERDINTASUNAK?

Lehenengoan, glizerina 3 gantz azido aseekin lotzen da, gantz azidoek lotura bakunak dituztenez, molekula osotasunean egonkor galditzen da. Aldiz, bigarren irudian, gantz azidoak asegabean dira eta horiek lotura bikoitzak dituztenez, espazioan ez dira zuzen geratzen, horrek molekula egonkorra ez izatea eragiten du, gantz azidoak okertuta geldituz.

Zer Funtzio Betetzen Dute Halako Molekulek Zeluletan?

Lehenik erreserba funtsio betetze du, adipositoetako gantz tantan lipido erreserba bat edukiz. Horretaz gain, isolatzaile termiko lana ere egiten du eta, azkenik, gure erraien eta hezurren inguruan aurkitzen da, kolpeetatik babesteko eta babes mekanikoa emateko.

Defini Ezazu, Labur, Zer Diren Gantz-Azido Bat, Gantz-Azido Poliasegabe Bat eta Fosfolipido Bat

  • Gantz Azidoa: Lerro itxurako bate hidrokarbonatua eta karboxilo talde batekin osatuta dago.
  • Gantz Azido Poliasegabea: Hainbat lotura bikoitz ditu.
  • Fosfolipidoa: Zelula-mintzen osagai garrantzitsuak diren biomolekulak dira.

Zer Funtzio Betetzen Dute Lipidoek Animalietan? Eta Landareetan?

  • Animalietan: Energia-erreserba, uraren erreserba, bero-isolatzaile, egitura funtzioa.
  • Landareetan: Energia erreserba, egitura-funtzioa, energia xurgatzeko funtzioa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira lipidoak?

Karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatutako biomolekula organikoak dira, eta kasu batzuetan fosforoa, nitrogenoa edo sufrea ere izan ditzakete. Energia-erreserba nagusia eta zelula-mintzen osagaia dira.

Zein da lipido saponifikagarrien eta ez-saponifikagarrien arteko aldea?

Saponifikagarriek gantz-azidoak dituzte, eta ez-saponifikagarriek ez dituzte. Lehenengoen artean azilglizeridoak, zeridoak, fosfolipidoak eta glukolipidoak daude; bigarrenen artean terpenoak, esteroideak eta prostaglandinak.

Zergatik dira fosfolipidoak garrantzitsuak zelula-mintzetan?

Molekula anfipatikoak direnez, alde hidrofilo bat eta alde hidrofobo bat dituzte. Horregatik bikapa fosfolipidikoa osatzen dute, zelula-mintzaren oinarrizko egitura.

Zer aldea dago gantz-azido aseen eta asegabeen artean?

Gantz-azido aseek lotura bakunak dituzte karbonoen artean, eta asegabeek lotura bikoitzak izan ditzakete. Horrek propietate desberdinak ematen dizkie, esaterako fusio-puntuan.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein elementu ez dira nagusiki lipidoen osagai?
2. Nola jokatzen dute lipidoak disolbatzaileekin?
3. Zein da fosfolipidoen egitura-ezaugarri nagusia?
4. Zer lotura dituzte gantz-azido aseek?
5. Zein da esteroideen adibide bat, testuaren arabera?
6. Zein funtzio betetzen dute azilglizeridoek animalietan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.