Nerbio sistema: erdiko eta periferikoa, funtzionamendua eta hartzaileak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,02 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek nerbio sistema giza organismoan nola antolatzen den azaltzen du: erdiko nerbio sistema (entzefaloa eta bizkarrezur-muina) eta nerbio sistema periferikoa. Halaber, ekintza nahigabeko eta nahitako erreflexuen funtzionamendua eta kinadak jasotzen dituzten hartzaile motak ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Nerbio sistemak kanpoko eta barneko kinadak hartzen ditu eta organo guztien aktibitateak koordinatzen ditu.
- Erdiko nerbio sistema entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute; nerbio sistema periferikoa nerbioek osatzen dute.
- Entzefaloaren zatiak dira garuna (oroimena, arrazonamendua), zerebeloa (mugimenduen koordinazioa) eta bizkarrezur-erraboila (automatismoak).
- Garezur-nerbio pareak 12 dira eta bizkarrezur-nerbio pareak 31.
- Erreflexu nahigabeko ekintzak automatikoak dira; nahitako ekintzetan garun-azalak parte hartzen du.
- Hartzaileak kinada motaren arabera sailkatzen dira: mekano-, termo-, kimio- eta fotorrezeptoreak.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Nerbio Sistema
Nerbio-sistemak kanpoko eta barneko kinadak hartu, organismoari kanpoan gertatzen den guztia jakinarazi, eta organo guztien aktibitateak koordinatu eta zuzentzen ditu estimuluak gidatuz. Nerbio-sistema erdiko nerbio-sistemak eta inguruko nerbio-sistemak osatzen dute.
Erdiko Nerbio-Sistema
Erdiko nerbio-sistemak entzefaloa eta bizkarrezur-muina ditu. Hezur-kaxa batek babesten du; entzefaloa, garezurrak, eta bizkarrezur-muina, bizkarrezurrak. Hezurraren barnetik, meningeak deituriko hiru mintz agertzen dira: duramaterra, araknoidea eta piamaterra, kanpotik barrurantz. Azken bien artean, likido zefalorrakideoa kokatzen da. Bi gai mota bereizten dira: gai grisa, zelula-gorputzek eta haien dendritek osatua, eta gai zuria, axoien paketeek osatua.
A) Entzefaloa
- Garuna: Garun-azalean gai grisa kokatzen da, eta zuria barnealdean. Gai zuri honen bidez, bi hemisferioen arteko lotura egiten da. Bertan, oroimena, afektua, arrazonamendua, inteligentzia eta abarren zonak daude.
- Zerebeloa: Funtziorik garrantzitsuena mugimenduak koordinatzea da. Honetaz gain, orekaren zuzenketan eta ikasitako mugimendu askoren kontrolean ere parte hartzen du.
- Bizkarrezur-erraboila: Eroapen-lana egiten du. Automatismoak erregulatzen ditu, eta eztularen, irensketaren eta gorakoen zentru erreflexuak daude bertan.
B) Bizkarrezur-muina
Pareta lodiko hodi bat da. Bizkarrezurraren barnean dago, meningeek bilduta. Gai zuria kanpoaldean dago, eta grisa barnealdean. Bertatik, erraki-nerbioak sortzen dira (31 pare). Muinaren funtzioa mixtoa da: nerbio-korrontea garraiatzea (sentimen-korronteak gai zurian gorantz, eta mugi-korronteak beherantz) eta garunak zerikusirik ez duen ekintza motore batzuetan parte hartzea. Ekintza hauek nahigabekoak dira, eta ekintza erreflexuak deritze.
C) Nerbio Sistema Periferikoa
Axoiez osatutako kordoi luzeak dira, inguruko nerbio-sistema osatzen duten nerbioak. Nerbioetan zehar, nerbio-bulkadak zirkulatzen dute. Eragileentzat bulkadak eramaten dituztenak nerbio motoreak dira. Hala ere, kasu askotan, nerbioak mixtoak dira. Bi nerbio-zentru daudenez, bi nerbio mota bereizten dira kokapenaren arabera:
- Garezur-nerbioak: Entzefalotik irteten dira (12 pare).
- Bizkarrezur-nerbioak: Bizkarrezur-muinean sortzen dira (31 pare).
Funtzionamendua
A) Nahigabeko ekintzak
Automatikoki egiten dira. Erreflexu batean parte hartzen dute:
- Kinada hartzeko gai den hartzaile batek.
- Sentimen-neuronak, bere dendritez kinada hartu eta erikaldera gidatzen du, bere neuritaren bidez, asoziazio-neurona batekin duen sinapsira heldu arte.
- Asoziazio-neuronaren dendritak, sentimen-korrontea mugi-korronte bihurtzen dutenak.
- Mugi-neuronak, mugi-korrontea hartu eta bere neuritaren bidez erraki-nerbiotik irteten da, kinada kanpoaldera gidatuz organo eragileraino.
B) Nahitako ekintzak
Bizkarrezur-muinaren gain, garun-azalak hartzen du parte. Hartzaileek, sentimen-neuronekin, garun-azaleraino eroaten dute bulkada, eta mugi-neuronen bidez eragileetara iristen da bulkada. Nahitako ekintza bat erreflexu batez hasten eta amaitzen da. Ezberdintasuna zera da: kinada sartzen den sentimen-zuntzen eta irteten den mugi-zuntzen artean, garun-azalera sentimen-bulkadak gidatzen dituzten gorako nerbio-bideak daude, eta handik irteten diren beherako mugi-bide batzuk, muinaren mugi-neuronekin sinapsia lortzen dutelarik.
Nerbio Sistema Begetatiboaren Anatomia
Funtzioari begiratuz, nerbio-sistema autonomoak erraien aktibitateak zuzentzen ditu. Nerbio begetatibo batean, bi atal bereiz daitezke: sinpatikoa eta parasinpatikoa. Energia-gastu bat suposatzen duten funtzio guztiak sinpatikoak erregulatzen ditu. Parasinpatikoak energia errekuperatzeko behar diren funtzioak estimulatzen ditu.
Harreman Funtzioak
Organismoak harreman-funtzioak garatzeko, lehenengo kanpo-inguruneko eta gorputz-barneko kinadak jaso behar ditu. Horretaz, nerbio-hartzaileak arduratzen dira. Hauek, heltzen zaizkien kinadeengatik kitzikatzeko eta kinadak nerbio-korronte batean bihurtzeko ahalmena dute. Konplexutasunaren arabera:
- Sinpleak
- Korpuskularrak
- Sentimen-organoak
Hartzaile bakoitza kinada mota bakarra jasotzeko prestatuta dago. Hartzaile batek bere kinada jaso dezan, intentsitate jakin bat behar du (beheko mugari atalase deritzo). Kinadaren intentsitateak bere goiko muga gainditzen badu, kaltegarria bihurtzen da hartzailearentzat. Kinadaren arabera:
- Mekanorrezeptoreak: Kinada mekanikoak jasotzen dituzte (ukimen- eta entzumen-hartzaileak).
- Termorrezeptoreak: Kinada termikoak jasotzen dituzte (ukimen-hartzaileak).
- Kimiorrezeptoreak: Kinada kimikoak jasotzen dituzte (dastamen- eta usaimen-hartzaileak).
- Fotorrezeptoreak: Argi-kinadak jasotzen dituzte (ikusmen-hartzaileak).
Preguntas frecuentes
Zein dira erdiko nerbio sistemaren osagaiak?
Erdiko nerbio sistema entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Hezur-kaxa batek babesten ditu eta hiru mintz (meningeak) estaltzen dituzte.
Zer da erreflexu ekintza?
Automatikoki egiten den ekintza nahigabekoa da. Hartzaile batek kinada jasotzen du, sentimen-neuronak bulkada bidaltzen du muinera, eta mugi-neuronak eragilera heltzen da.
Zein hartzaile mota daude kinadaren arabera?
Mekanorrezeptoreek kinada mekanikoak jasotzen dituzte, termorrezeptoreek termikoak, kimiorrezeptoreek kimikoak eta fotorrezeptoreek argi-kinadak.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.