Zelularen nukleoa, zelula-zikloa, mitosia, meiosia eta metabolismoa: laburpena
1. Nukleoa
1.1 Nukleoa interfasean
Nukleo mintza
Nukleo-mintza poro ugariko mintz bikoitz bat da, zelulako nukleoplasma eta zitoplasma bereizten dituena.
- Kanpoko nukleo-mintzak erribosomak itsatsita ditu aurpegi zitoplasmatikoan.
- Barneko nukleo-mintza proteina-zuntzen sare batekin estalita dago: xafla nuklearra da. Nukleoari forma ematen dio, eta kromatina ainguratzen du.
- Espazio perinuklearra bi mintzen artean geratzen da, eta EEaren barnealdearekin lotuta dago.
- Poro nuklearrak zulo txiki batzuk dira, poroaren konplexuaz inguraturik daudenak. Horren diametroa 120 nm inguru da, eta, hartan, zuntzak eta ainguraketa-, garraio- eta egitura-proteinak daude, eraztun formarekin. Egitura horrek zenbait molekularen garraio selektiboa erregulatzen du; adibidez,