Mintz plasmatikoaren funtzioak eta garraio-motak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,28 KB
Mintz plasmatikoaren funtzioak
Mintz plasmatikoaren funtzioak:
Geruza bikoitz lipidikoa
Geruza bikoitz lipidikoa: Hesi autonomo gisa jarduten du.
Mintzetako proteinak
Mintzetako proteinak: Molekula espezifikoak eta ioiak garraiatzen dituzte zelularen barrura eta bertatik kanpora; makromolekulak lotzen dituzte mintzaren bi aldeetan; inguruko seinale kimikoak hartzen dituzte; eta mintzarekin lotutako erreakzioak katalizatzen dituzte (entzimak).
Glukokalixa
Glukokalixa: Gainazal zelularra babestu eta lubrifikatzen du, beste zelula batzuk identifikatzen ditu eta bertara itsasten da; substantziak edo partikulak identifikatu edo finkatu ditzake; eta entzimen euskarria ematen du.
Mintza deformatu barik: garraio pasibo motak
Mintza deformatu barik, garraio pasibo motak:
Difusio bakuna
Difusio bakuna: Garraiorik sinpleena da; kargarik gabeko edozein molekula geruza bikoitzetik heda daiteke, garraiatzailerik gabe.
Proteinek errazturiko difusioa (transporte erraztua)
Proteinek errazturiko difusioa: Proteinak mintzaz difusio sinplez zeharkatu ezin dituzten molekula handiak edo ioiak garraiatzen dituzte.
- Garraio-proteinak: Gluzidoak, aminoazidoak eta nukleosidoak garraiatzen dituzte; mintzetako alde batean lotzen zaie garraiatu beharreko molekulari, konformazioa aldatzen dute eta bestera askatzen dituzte.
- Bide-proteinak: Mintza zeharkatzen duen bidea sortzen dute. Normalean itxita egoten dira eta tamaina eta karga egokiko molekulak igarotzeko irekitzen dira.
Garraio aktiboa
Garraio aktiboa:
Sodio-potasioko ponpa
Sodio-potasioko ponpa: Garraio-sistema honek Na+ zelulatik kanpora ateratzen du eta K+ zelula barrura sartzen du. Gradiente horien mantentzeak organismoan hainbat prozesutan parte hartzen du, esaterako: seinale elektrikoen hedapena nerbioan eta muskuluan; molekulen garraio aktiboa; eta oreka osmotikoaren eta bolumen zelularraren mantentzea.
Mintza deformatuta: endozitosi motak
Mintza deformatuta endozitosi motak:
Fagozitosia
Fagozitosia: Partikula handiagoen eta mintzeko errezeptoreen arteko kontaktuaren eraginez pseudopodoak sortzen dira; partikulak inguratu eta besikula bat osatzen da. Elikatzeko eta patogenoen aurkako defentsa modua da.
Pinozitosia
Pinozitosia: Fagozitosiaren antzekoa da, baina harrapatutako materiala likidoa da eta makromolekulak zein partikula txikiak ditu. Ohikoa da zelula eukariotoetan.
Errezeptoreen bidezko endozitosia
Errezeptoreen bidezko endozitosia: Endozitosi modu berezia da, makromolekulen sartze hautakorra ahalbidetzen duena errezeptore espezifoen bitartez. Errezeptore horiek mintzaren gainazaleko leku batzuetan metatu daitezke, klatrinaz estalitako depresio izeneko egituretan.