Arnasketa zelularra eta fotosintesia: prozesuen laburpena
Arnasketa Zelularra
Zelulek energia lortzeko duten prozesu aerobikoa da. Prozesu honetan, glukosaren molekula bat guztiz oxidatzen da. Erreakzioan, glukosaz gain, O2-k hartzen du parte. Ondorioz, erreakzioaren produktuak 6 CO2, 6 H2O eta 38 ATP (teorikoki) dira. Glukosaren oxidazioa ez da bat-batean gertatzen; pixkanaka karbonoak galtzen ditu, eta elektroiak eta hidrogenoa ere pixkanaka askatzen ditu. Oxigenoa, elektroien azken hartzailea izanik, erredukzioz ura bilakatzen da, eta askatutako energia ATP molekulak sintetizatzeko erabiltzen da.
1. Hidrolisia (Beharrezkoa bada)
Elikagaietako makromolekulak, hala nola polisakaridoak, glukosa bezalako monomeroetan hidrolizatzen dira, zelulak metabolismorako erabili ahal izateko.
2. Glukolisia
Glukosa...