Gizakiaren jatorria eta eboluzioaren teoriak: fixismoa, Darwin, Lamarck eta hominizazioa
Gizakiaren Jatorria
Izaki bizidunek existentzian hainbat aldaketa izaten dituzte:
Ontogenesia: Izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaiotzatik hasi eta hil arte. Eraldaketa multzo horiei ontogenesia deritzo.
Filogenesia: Espeziea denboran zehar aldatu dela adierazten du.
Hau da, aldaketa horietako batzuk banakako garapenari dagozkie (ontogenesia) eta beste batzuk, berriz, belaunez belaun sortzen dira (filogenesia).
Fixismoa: Espezie bakoitza aldaezina zela ulertzen zuten, bai eta betierekoa zela ere. Bere teoria hauxe zen: norbanakoak aldatzen dira, baina espezieek inolako aldaketarik gabe iraunten dute betiko. Espeziea ez dago loturik, eboluziorik ez, kataklismo handiak...
Eboluzionismoaren Garapena
Charles Darwin
Darwinek prozesu horri “espezieen...