Zoriontasunari Buruzko Ikuspegi Filosofikoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,94 KB

Zoriontasuna: Nork bere burua aski izatea

Zoriontsu izaten dakiena da jakintsu. Zinikoen eta estoikoen arabera, jakintsuak aski du bere burua, horixe baita zoriontasuna: nork bere burua aski izatea. Baina horretan ados badaude ere, ez datoz bat hori zer den zehaztean.

Zinikoak

Haiek ziotenez, zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikalean datza: gizarteko arau eta erakunde guztien gainetiko askatasunean, alegia.

Gizakia, zinikoen arabera, ona da berez. Hortaz, naturaren arabera bizi dena da jakintsu. Zoriontsu izateko beharrezkoa da nork bere burua aski izatea, eta hori aszetismoaren bidez eta nork bere burua menderatuz lortzen da.

Estoikoak

Estoikoen ustez ere, naturaren arabera bizi dena da jakintsu; ezinbestekotzat jotzen zuten kosmosaren ordena zein den aurkitzea, hori omen baita kosmosean nola jokatu jakiteko modu bakarra.

Gizakiok gure arrazoiaren bitartez parte hartzen dugunez, hauxe izango da jakintsu: dena patuaren esku dagoela ohartu, eta horren ondorioz, onena sufrimenduari eta besteren iritziei aurre egiten ikasiz norberaren barne-bakea ziurtatzea dela konturatzen dena. Norberaren emozioak menderatzen eta etorkizunari buruz itxaropen ustelik ez egiten dakiena da jakintsu. Zoriontasun-iturri bakarra lasaitasuna da, izukaiztasuna.

Zoriontasuna plazerra da: Hedonismoa

Hedonisten ustez, gizakiok plazera bilatzen dugulako eta oinazeari ihes egiten diogulako dago morala. Horretarako, aski da giza jokaeraren eragileak zein diren aztertzea.

Plazer eta oinaze guztiak ez direnez berdinak, hedonistek uste dute adimena baliagarri zaigula kalkulatzeko zer baliabide diren egokienak ahalik eta plazer handiena lortzeko: adimen morala adimen kalkulatzailea dela uste dute.

Epikureismoa

Jakinduria ongi kalkulatutako gozamenean datza. Jakintsu izango da, zer plazer diren biziagoak eta iraunkorragoak eta zeinek ez dituzten ondorio mingarriak kalkulatu eta gero, bere bizitza haien arabera antolatzen dakiena eta plazer horiek bizitza osoan ondo banatzen dituena.

Jakinduriak bi sustrai ditu:

  • Plazera
  • Adimen kalkulatzailea

Ikuspegi indibidualista du.

Utilitarismoa

Utilitarismoaren ustez, izan ere, gizakiok gizarte sentimenduak ditugu, eta horiek asetzea plazer iturri da. Sentimendu horietako bat sinpatia dugu: edonoren tokian edo larruan jartzeko gaitasuna. Sinpatiak zoriontasuna lortzeko dugun nahia besteengana zabaltzera bultzatzen gaitu.

Moralaren helburua: ahalik eta izaki bizidun gehienentzat ahalik eta zoriontasun handiena (plazer handiena) lortzea. Moraltasun printzipio hori erabaki arrazionalak hartzeko irizpide ere bada, ongizatezko ekonomiarako eta gizarte mailako erreformarako.