Agustin Hiponakoa: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,34 KB

Agustinen testuinguru politiko eta soziala

Agustin Hiponakoa Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zen. Teodosio enperadorea hil ostean, bere bi semeek gobernatu zuten. Gauzak horrela, godo batek Erroma erasotu zuen.

III. mendean inperioaren gainbehera hasi zen, arrazoi hauengatik:

  • Germaniarren erasoak.
  • Inperioa handiegia izatea.
  • Enperadorearen erreformek ez zuten arrakastarik izan.
  • Kristautasunak barne-kohesioa apurtzen zuela uste zutenez, gogor eraso zioten.

Konstantino enperadoreak kristau erlijioa beste bat bezala onartu zuen, eta Teodosiok erlijio ofizial gisa hartu zuen. Horrela, kristauek fedearen eta moralaren kanonak finkatu eta zabaldu zituzten.

Testuinguru kulturala eta filosofikoa

Erromatar inperioa greziar kulturan oinarritzen zen. Kulturaren ikuspegitik, gatazka asko bizi zituen Agustinek; kristautasunaren aldetik heresia asko ari ziren aurka: arianismoa, donatismoa, pelagianismoa... Manikeismoaz gain, Platonen Akademiaren ondorengoak ere ezagutu zituen Agustinek, eta Platonengandik urrunduta zerabilten eszeptizismoa gaitzetsi zuen.

Platonenganako miresmen handia agertu zuen; Agustinen pentsaera filosofikoak oinarri platonikoak baditu ere, desberdintasunak ere badaude, paganoa eta kristauaren artean sortutako diferentzia dela eta.

Greziako eskolak

  • Aristotelismoa: Erromatar inperioan, Aristotelesen sintesiak ondare kultural gisa dirau.
  • Epikureismoa: Epikurok sortu zuen eta emakumeak ere onartzen ziren. Honen ustez, gizaki jakintsuak ez du politikan parte hartu behar. Adiskidetasuna eta askatasun pribatuak balioesten dira; jakintsua autarkia lortzen saiatu behar da, eta gero ataraxia.
  • Estoizismoa: Zenonek sortua. Benetako askatasun pertsonala lortu behar da politikan parte hartuz. Gizakiak lortu behar duen zoriontasuna ez da plazerean oinarritzen, bertutearen etengabeko jardueran baizik. Zoriontasuna patua onartzean datza.
  • Neoplatonismoa: Platonen pentsamenduaz aparte, antzinako filosofoetan oinarritzen da. Filonen ustez, errealitate gorena ongiarekin berdintzen duen Moisesen Jainkoa da. Plotinoren arabera, gauza guztiak Bat-etik datoz eta Bat-era itzultzen dira.