Zientziaren Ezaugarriak eta Jakintza Metodoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,63 KB

Zientziaren Oinarrizko Ezaugarriak

  • Esperimentazioa: Zientziak esperimentazioa erabiltzen du; filosofiak ez du erabiltzen.
  • Edukia: Zientziaren edukia errealitatearen alderdi konkretuak lantzea da. Zientzia adar guztiak globalizatu eta integratzeko asmoa du.
  • Helburua: Zientziak prozesu naturalak gertatzeko munduari buruzko azalpenak ematen ditu.
  • Ikuspegia: Zientziak ez du bere buruaz galdetzen; logikoa eta koherentea izan behar du.

Jakintza Zientifikoaren Metodoak

Metodo Induktiboa

Datu partikularrak aztertu eta horien bidez ondorio orokorrera heltzea.

  • A) Amaierarik gabeko Indukzioa: Zientzia arlo guztietan erabiltzen da. Fenomeno batzuen ezaugarri bati erreparatu ondoren, fenomeno guztiei ezaugarri hori atxikitzea.
  • B) Indukzio Ostekoa: Multzo bateko egitate guztietan dagoen ezaugarri bat orokortzea.

Metodo Deduktiboa

Baieztapen orokor batetik ondorio partikularretara heltzea.

  • A) Dedukzio Klasikoa: Baieztapen orokor batzuetatik orokortasun-maila txikiagoko baieztapenak ateratzea.
  • B) Dedukzio Sinpleak: Ezagututa konplexuagoak eraikitzea.

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa

Esperimentaziorako joeratik (induktiboa), asmatutako hipotesiatik ondorioak ateratzea (dedukzioa).

  1. Gertakariei Behatzea (Indukzioa Aplikatu): Lehendabizi gertaera bat behar da; gero, arazotzat iruditzen zaizkigun gertakariez jabetzen gara.
  2. Hipotesiak Formulatu: Hipotesiak egitea. "Hipotesi" susmo esan nahi du. Objektiboak, zehatzak eta kontraesanik gabekoak izan behar dute. Pentsatzen du ikerketa bide bat eramateko lan probisionala dela. Hipotesiak eratzeko irudimena behar da. Posiblea da hipotesiren bat faltsutzat hartzea.
  3. Hipotesiatik Ondorioak Ateratzea: Hori izango da helburua. Ez dakigu zenbat iraungo duen hipotesiak; ondorioak ateratzen dira. Bi motatako terminoak daude: behagarriak eta teorikoak.
  4. Ondorioen Egiaztapena: Ondorioak egiaztatzeko, esperimentuak egin behar dira, eta horien bidez frogatu. Gertaerak ideia kontrolatu behar du.
  5. Legeak: Hipotesiak baiesten badira, legeak formulatuko dira. Gertaerak eta ondorioak bat etorri behar dira.
  6. Teoria: Lege askorekin egiten da teoria. Koherentea den sistema bat osatzen du.

Filosofiaren Historia: Greziar Filosofia

Sokrates Aurreko Filosofia (Presokratikoa)

Gizakiak miresten duen lehen gauza mundua da.

  • Tales: Munduaren arjēa ura da, eta existitzen den oro uretik dator.
  • Pitagoras: Gauza guztien funtza zenbakiak osatzen du.
  • Heraklito: Mundua suak osatzen du, eta etengabeko mugimendua dago.
  • Permenides: Mugimendua ez dela existitzen, zentzumenen iruzur bat dela.
  • Pluralistak: Mundua ez du elementu (gai) batek osatzen. Elementu horiek dira: sua, airea, ura eta lurra.
  • Demokrito: Gauzak atomoek osatzen dituzte.

Sofistak eta Sokrates

Filosofiaren historiaren bigarren aldia da hau. Etapa honetan greziar filosofiak beste gai batzuk landu zituen. Haien kezkak ziren:

  • Gizakiak egia ezagutu dezake?
  • Gizakiak ongia praktikatu behar du?
  • Bertutea, zertan datza?