Zer da zoriontasuna
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,14 KB
ZORIONTASUNA NORK BERE BURUA ASKI IZATEA DA
Filosofiaren historian hiru garai nagusi bereizten dira: Sokratesen aurreko filosofoena; Sokratesen, Platonen eta Aristotelesen garaia; eta Aristotelesen ondorengo garaia.
ZINIKOAK--Ziniko hitza txakurraren esan nahi du.
Zinikoak hasieran, filosofo talde bat ziren eta haiek ziotenez, zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikalean datza. Gizakia, zinikoen arabera, Ona da berez. Hortaz, naturaren arabera bizi dena da jakintsu, gizarteko konbentzioak baztertzen dituena, ekintza- eta hitz-askatasuna, ahalegina eta zuhurtasuna balioesten dituena, dena kritikatzen duena, plazerrak baztertzen dituena, aberritzat mundu osoa duena eta erakunde politikoak mesprezatzen dituena. Zoriontsu izateko beharrezkoa da nork bere burua aski izatea, eta hori nork bere burua menderatuz lortzen da.
ESTOIKOAK--Estoizismo hitzak stoa poikile adierazpidetik dator. Horrela deitzen zelako agorako arkupe margotua, estoizismoaren sortzaile, Zenon Zitiokoak, irakasteko erabiltzen zuen lekua. Estoikoen ustez ere, naturaren arabera bizi da jakintsu, baina horrek zer esan nahi duen jakiteko ezinbestekotzat jotzen zuten kosmosaren ordena zein den aurkitzea.Horretarako, Heraklito Efesokoarengana jo zuten. Hark honela azaldu zuen kosmosaren ordena: denak du arrazoiren bat eta arrazoien multzoa ezin denez infinitua izan, lehenbiziko arrazoi bat egon behar da guztientzako balio duena: unibertsoa zuzentzen duen legea edo patua. Hori oinarri hartuz, ondorio hau atera zuten estoikoek: jakintsua dena patuaren esku dagoela ohartu eta, ondorioz, onena sufrimenduari eta besteren iritziei aurre egiten ikasiz barne-bakea ziurtatzea dela konturatzen dena.
Estoiko ezagunenak lau hauek izan ziren, Zenonez gain: Krisipo Solikoa, Seneka, Epikteto eta Marko Aurelio erromatarrak.
ZORIONTASUNA PLAZERA DA: HEDONISMOA Hedonisten ustez, gizakiok plazerra bilatzen dugulako eta oinazeari ihes egiten diogulako dago morala. Horretarako, aski da giza jokaeraren eragileak zein diren aztertzea.
EPIKUREISMOAEpikureismoa
Epikuro Samoskoak Grezian sortu zen eta estoizismoaren aurkakoa da. Jakinduria ongi kalkulatutako gozamenean datza eta jakintsu izango da, beraz, zer plazer diren biziagoak eta iraunkorragoak eta zeinek ez dituzten ondorio mingarriak kalkulatu eta gero, bere bizitza haien arabera antolatzen dakiena eta plazer haiek bizitza osoan ondo banatzen dituena.Jakinduriak bi sustrai ditu: plazerra eta adimen kalkulatzailea. Epikureismoa indibidualista da.
UTILITARISMOA Utilitarismoaren ustez, gizakiok gizarte sentimenduak ditugu, eta horiek asetzea plazer iturri da. Sentimendu horietako bat sinpatia dugu: edonoren tokian edo larruan jartzeko gaitasuna. Sinpatiak zoriontasuna lortzeko dugun nahia besteengana zabaltzera bultzatzen gaitu.