Eszeptizismoa, Errealismoa eta Erlatibismoa: Ezagutzaren Teoriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,67 KB
Eszeptizismoa
Ezagutza ziurrak lortzeko giza gaitasuna zalantzan jartzen du. Arrazoimenak ezin ditu egia erabat ziurrak lortu, gehienez ere probabilitate handiagoa edo txikiagoa duten iritziak. Pirron Elisekoren arabera, zerbait balitz, ezagutezina izango litzateke.
Errealismoa
Subjektu ezagutzailearen eta objektu ezagutuaren arteko bereizketa ontologikoa egiten duen teoria multzoa da. Objektua gogotik (pentsamendutik) at (kanpo) dagoela baieztatzen dute.
Errealismo xaloa (inozentea)
Gauzak errealitatetik zuzenean hautematen ditugula dio. Gauzak zentzumenek erakusten dizkiguten bezalakoak dira. Adibidez, bi gauza zuri ikus ditzaket eta kolore bera dutela esan, baina Ipar Poloan bizi den norbaitek, zuri mota asko ikusten dituenez, desberdindu ditzake. Objektuaren ezaugarria hautematen dugu zentzumenekin, ez subjektu hartzailearena.
Errealismo absolutua (dogmatismoa)
Gauzen esentzia giza arrazoimenaren bidez ezagutu daitekeela dio; beraz, ezagutzak egia absolutuak eta aldaezinak lor ditzake. Gauzak hautematen ditugu, baina esentziara hel gaitezke adimena erabiliz. Dogmatikoa esan nahi du ezin alda daitekeena dela. Adibidez, mahai bat beti mahai bat izango da, berdin du kolorea, tamaina, nire etxekoa den edo orain ikusi berri dudan bat den.
Errealismo kritikoa
Egia, ezagutza zientifikoaren helburua da. Egia horretara urbiltzen gara hipotesiak, legeak eta teoriak egokituz eta lehen zeudenak beste sinesgarriago batzuekin ordezkatuz. Honek esan nahi du inoiz ez dugula egiaren ziurtasun absolutua izango, baina urbiltzen garela. Giza ezagutza teoria gero eta egiazkoagoetarantz doa.
Erlatibismoa
Erlatibismo subjektibista
Sofistek proposatu zuten K.a. V. mendean. Protagoras nabarmendu zen, egia absolutua ez aurkituz, subjektibotasuna hartu baitzuen. "Zure egia iruditzen zaizun hori da zure egia, zuk izakia zarelako eta ni ere banaizelako" zen Protagorasen esaldi ezagun bat. Azken finean, bakoitzak bere ikuspuntua du.
Erlatibismo soziala
XIX. mendean, Emile Durkheim izan zen ordezkari nagusia. Gizakia testuinguru sozialak aldatzen duela dio. Giza kontzientzia gizakia inguratzen duen gizartearen isla da. Bizi garen tokiaren arabera, gure pentsatzeko era aldatzen da.
Erlatibismo kulturala
Oswald Spengler izan zen ordezkari nagusia. Lehen eta Bigarren Mundu Gerren artean nagusitu zen. Kultura bakoitzak arima propioa duela uste zuen; sentitzeko, epaitzeko eta baloratzeko. Hori dela eta, jokaera aldatzen da. Adibidez, txori baten soinua entzutean, herrikoa den umeak zein txori mota den jakingo du txistuka, eta hirikoak, berriz, ez. Kulturaren arabera aldatuko da jokatzen dugun modua.