Egia irizpideak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,05 KB
PROPOSIZIOEN EGIA
Egia ez da soilik errealitateari egotzen zaion ezaugarria (gertaeren egia)
. Egia, errealitateari buruz egiten ditugun baieztapei egozten diegu batez ere. Horrenbestez, horrela ulertuta, egia dure proposizioek izan dezaketen propietate bat da.
Bi proposizio-mota bereiz ditzakegu:
Proposizio enpiritikoak:
-Munduko zerbait baieztapen dute.
-Eduki enpirikoa dute, esperientziaren bidez kontrastagarria.
Proposizio formalak:
-Ez dute eduki enpirikorik.
-Ez dute munduari buruzko ezer esaten.
-Sinboloen arteko erlazioei buruz jarduten dute.
PROPOSIZIOEN ENPIRIKOEN EGIA
Elkarrekikotasun edo egokitasun teoria: -Proposizio bat egiazkoa a, adierazten duena eta errealitatea bat baldin badatoz. Aristoteles(k.A.IVm.)
Koherentziaren teoria: Proposizio bat egiazkoa da ez badu kontraesanik onartutako gainerako proposizioekin. Hengel(XVIII m.)
Arrakastaren teoria:Proposizio bat egiazkoa da hura praktikan jartzean onurak lortzen baditugu. Beraz ondorioei begiratu behar zaie.Willian James(XIX.M.)
PROPOSIZIO FORMALEN EGIA
Proposizio formalek.
-Ez dute munduari buruzko baieztapenik egiten.
-Ez dute gertaerarik aipatzen.
Haientzat egiak koherentzia gisa bakarrik balio du.
EGIA IGARTZEKO IRIZPIDEAK
1-Ebidentzia: Ezagutza bat ebidentea da, haren egiazkotasuna zalantzarik egiteko aukerarik ematen ez badigu. Subjektiboa.
2-Intersubjektibitatea:Sinismen bat egiazkoa da, hau da, ezagutza da, baldin eta edozein subjektu arrazionalek onartzeko mundukoa bada.Objetiboa.
1-Irizpide honen muga:
-Subjektibitatea.
-Zaila da kritikoki haren zilegitasuna zihurtatzea.
2-Irizpide honen muga: mundu guztiak onartutakoak ez du zertan zalantzarik gabe egiazkoa izan behar
EZAGUTZAREN MUGAK
Egia identifikatzeko mugak baldin badaude beste galdera bat planteatzen zaigu: Baliozkoa eta ziurra den ezagutza badago? Ikuskera desberdinak.
Dogmatismoa
-Ezagutza ziurra eta unibertsala lortu dezakegu.
-Gainera ezagutzak aurrera egiten duenez, gero eta gauza gehiago dakigu.
-Descartes.
Eszeptismoa:
-Eszeptismo moderatuak zalantzan jartzen du ezagutza sendoa eta ziurra lortzeko aukera.
-Muturreko eszeptismoak, berriz, ukatu egiten du aukera hori.
.Pirron.
Krizitismoa:
-Ezagutza lor daiteke, baina inoiz ez da betikoa; aitzitik, barraztertu eta kritikatu egin behar da etengabe.
-Kant.
Erlatibismoa
-Ezagutza objektiboa eta unibertsala ezinezkoa da. Ez dago egia absoluturik, baizik.