Sofistak: Erlatibismoa, Eszeptizismoa eta Legeak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,51 KB
Sofisten agerpena eta testuinguru politikoa
Sofisten agerraldia K.a. V. mendean izan zen Atenasen, ezarritako sistema politiko berriaren ondorioz. Demokraziaren ezarpenak herritarren arteko asanblada publikoak eragin zituen; hortaz, ezinbestekoa zen asanbladetan ondo moldatzea. Horretarako, herritarrek irakasle bereziak zituzten: sofistak.
Sofistak atzerritarrak zirenez, ezin zuten asanbladetan parte hartu; beraz, klaseak ematen zituzten. Haiek ziren hitzaren ahalmena zutenak, eta garrantzitsuenak Gorgias eta Protagoras izan ziren.
Gai-aldaketa filosofian: Naturatik gizakira
Sofisten agerpenak gai-aldaketa nabarmena ekarri zuen filosofian. Izan ere, naturaren eta unibertsoaren gaiak alde batera utzi eta gizakia hartu zuten ikergai, haien ustez natura gizakiaren borondatetik kanpokoa baita. Aldaketa honek gai berriak plazaratu zituen filosofiaren historian, eta arazo berriak proposatu zituen hizkuntzan, zuzenbidean, politikan zein moralaren arloan.
Ezagutzaren teoria: Erlatibismoa eta eszeptizismoa
Sofistek, filosofo atomistek ez bezala, zentzumenen baliozkotasuna aldarrikatzen zuten, zentzumenen bidez datorkiolako gizakiari informazio guztia. Pentsaera honen ondorioz, bi korronte nagusi bereizten dira:
- Protagorasen erlatibismo epistemologikoa: Egia erlatiboa da; hau da, ez dago egia absoluturik, pertsonen ikuspuntu guztiak ontzat hartu behar direlako. Bere esaldi famatua hau da: "Gizakia gauza guztien neurria da".
- Gorgiasen eszeptizismoa: Hark ere uste zuen egia absoluturik ez zegoela, baina bere pentsaera askoz erradikalagoa zen. Gorgiasek hiru tesi nagusi zituen:
- Ez dago ezer.
- Zerbait balego, ezingo litzateke ezagutu.
- Ezagutuko balitz, ezingo litzateke komunikatu.
Etika eta politika: Legeen konbentzionaltasuna
Erlatibismo horrek politika eta etikaren arloetarako ere balio zuela uste zuten sofistek. Hauen iritziz, herritar bakoitzak zuen iritzia ontzat eman behar zen. Hau argudiatzeko beste teoria bat plazaratu zen: legeen konbentzionaltasuna.
Teoria honek dioenez, legeak aldatu egin daitezke, haien oinarria konbentzionaltasuna delako. Lege tradizionalek ez bezala —zeinek izaera jainkotiarra baitzuten—, lege berriak akordio edo hitzarmenen bidez ezartzen ziren. Horren ondorioz, herri bakoitzak bere interesen arabera eratzen zituen legeak.