Zirkulazio eta Iraitz Sistemak: Funtzioak eta Anatomia
Enviado por ane martinez y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,49 KB
Zirkulazio Sistemaren Funtzioak
- Mantenugaiak eta oxigenoa zelula guztietara banatzea.
- Zelulek sortutako hondakinak kanporatze-organoetara bideratzea.
- Hainbat substantzia garraiatzea: hormonak, medikamentuak, etab.
Bihotzaren Anatomia
- Ukabilaren tamainakoa, bi birikien artean, ezkerraldean kokatua.
- Erdibituta dago ezker eta eskuineko aldeetan, odola ez nahasteko.
- Lau barrunbe ditu: goiko biak aurikulak, beheko biak bentrikuluak.
- Alde bereko aurikuluaren eta bentrikuluaren artean tolesturak daude, balbulak: ezkerraldean mitrala, eskuinaldean trikuspidea.
- Aorta eta birika-arteriaren hasieran balbula semilunarrak daude.
- Bihotzaren ezker-eskuin aldearen artean ez dago lotunerik.
- Hiru ehun-geruza ditu: perikardioa, miokardioa, endokardioa.
Bihotzaren Mugimenduak
Sistolea
Bihotzeko muskulua (miokardioa) uzkurtzen da.
Diastolea
Miokardioa lasaitzen da.
Aurikula biak batera uzkurtzen dira, eta bentrikulu biak ere bai. Balbula aurikulu-bentrikularrak zabaltzen dira aurikulak uzkurtzean, eta ixten dira bentrikuluak uzkurtzean. Aurikulak diastolean daudenean, bentrikuluak sistolean daude eta alderantziz.
- Diastole aurikularretan: Odola bihotzera sartzen da zainen bidez, aurikula bietara.
- Sistole bentrikularretan: Odola bihotzetik irteten da arterien bidez, bentrikulu bietatik.
Odolaren Zirkulazioa
Gizakiaren zirkulazioa itxia, osoa eta bikoitza da:
- Itxia: Odola odol-hodietatik ez delako ateratzen.
- Osoa: Odol oxigenatua eta oxigeno gutxikoa ez direlako nahasten.
- Bikoitza: Bi zirkuitu dituelako.
Zirkuitu Txikia edo Birika Zirkuitua
Odola eskuineko bentrikulutik atera eta birika-arteriatik biriketara doa, CO2 uzteko eta oxigenoa hartzeko. Oxigenodun odola birika-zainetatik bihotzera itzultzen da, ezkerreko aurikulan sartuz.
Zirkulazio Nagusia edo Zirkuitu Handia
Bihotzetik gorputz osora doa. Odola ezkerreko bentrikulutik zelula guztietara iristen da, elikagaiak eta oxigenoa eramateko, aorta-arteriaren bidez. Arteriak adarkatzen dira odola organo guztietara irits dadin. Ondoren, zeluletan hondakinak eta CO2 jaso, eta eskuineko aurikulura itzultzen da bihotzera, kaba-zainen bidez.
Iraitz Sistemaren Helburuak
- Mota desberdinetako hondakinak kanporatzea.
- Uraren eta gatzen kontzentrazioen oreka mantentzea.
- Gorputzeko tenperatura erregulatzea.
Parte Hartzen duten Atalak
- Arnas aparatua: CO2 kanporatzen du.
- Gibelak: Globulu gorrien deskonposiziotik sortutako substantziak.
- Gernu-aparatua: Amoniakoa eta ura (gernua) kanporatzen ditu.
- Izerdi- eta malko-guruinak: Ura eta gatzak (izerdia, negar-malkoak) kanporatzen dituzte.
Giltzurrunak
- Odola iragazten dute, emaitza gernua da.
- Bizkarrezurraren bi aldeetan kokatuta daude, babarrun itxurako organoak dira.
- Giltzurrunetara giltzurrun-arteria bana heltzen da, eta giltzurrun-zainak ateratzen dira.