Digestio Aparatua: Funtzioak, Atalak eta Prozesuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,39 KB
Digestio-Aparatua
Digestio-aparatua elikagaiak deskonposatu eta xurgatzeko ardura duen organo-sistema da. Hona hemen digestio-aparatuaren atalak:
- Listu guruinak: Listua jariatzen dute, digestioa hasten duena.
- Hortzak: Elikagaiak xehatzen dituzte.
- Mihia: Elikagaiak nahasten eta irensten laguntzen du.
- Faringea: Ahotik eta sudurretik datozen airea eta elikagaiak bideratzen ditu.
- Hestegorria: Urdailera elikagaiak garraiatzen dituen hodia.
- Urdaila: Elikagaiak biltegiratzen eta digeritzen ditu.
- Duodenoa: Heste-meharraren lehenengo atala, digestioan eta xurgapenean garrantzitsua.
- Jejunoa: Heste-meharraren atala, xurgapenean parte hartzen duena.
- Ileona: Heste-meharraren azken atala, mantenugaien xurgapenean parte hartzen duena.
- Heste-itsua: Heste lodiaren hasierako atala.
- Kolona: Ura eta elektrolitoak xurgatzen ditu.
- Ondestea: Gorotzak biltegiratzen ditu.
- Apendizea: Funtzio zehatzik ez duen atala.
- Uzkia: Gorotzak kanporatzen ditu.
- Gibela: Behazuna sortzen du, digestioan laguntzen duena.
- Behazun-xixkua: Behazuna biltegiratzen du.
- Area: Entzimak eta hormonak jariatzen ditu, digestioan laguntzen dutenak.
Faringea
Digestio-hodiaren lehenengo atalean kokatzen da. Aurrean ahoa, beheko aldean laringea eta hestegorria eta goialdean sudur-hobiak kokatzen dira. Elikagaiak ezin dira trakeara igaro, irensteko momentuan laringea gora egiten du, horren ondorioz epiglotia bere gainean geratzen da, bidea itxiz.
Hestegorria
25 cm-ko hodi bertikala, torax aldean kokatzen da. Bi esfinter (muskulu zirkularrez osatua) mugatzen dute hestegorria: Hestegorriaren goi esfinterra eta beheko esfinterra.
Urdaila
Digestio-hodiaren zabalkuntza da. Urdailean bereizten diren atalak:
- Kardia: Urdailaren alde proximala eta hestegorriaren muga.
- Pilororoa: Urdailaren irteera, urdailaren eta duodenoaren arteko muga.
Urdailaren barruan azalak tolesdura sakonak ditu, elikagaien eta urdail-jariapenen arteko ukigunea gehitzeko.
Heste-meharra
6-7 metroko luzera eta 3 cm-ko diametroa duen hodia da. Heste-meharraren lehenengo atalari, area inguratzen duenari, duodenoa (25 cm-ko luzeera) deritzo; geratzen denetik, lehenengo 2/5-enek jejunoa (2,5 m-ko luzeera) osatzen dute eta azkeneko 3/5-enek ileona (3,35 m-ko luzeera) eratzen du.
Aminoazidoen, peptidoen eta karbohidratoen zurgapen-prozesua duodenoan eta jejunoan gauzatzen da. Ileonean gantzak zurgatzen dira eta ehun linfatikoa ageri da, defentza-lanetan parte hartuz. Heste-meharreko geruza bat: mukosa geruzaren epitelioan, zurgapen-prozesua burutzen du. Barruko ukipena gehitzeko, honako mekanismoak ditu: mukosaren tolesturak, biloxkak eta mikrobiloxkak. Mekanismo hauek heste-meharrak elikagaiekin eratzen duen ukigunea 600 bider gehitzen dute.
Heste-lodia
Hestearen alde distalena da, ileona baino lodiagoa, eta honekin balbula ileozkalaren bitartez lortzen da. Hiru atalez osatuta: Heste-itsua, Kolona eta Ondestea. Balbula ileozekalak kolonaren presioari eusten dio, baina ileonak egiten duen presioak balbula irekitzen du. Kolonaren atalak: goranzko kolona, zeharkako kolona, kolon sigmoidea eta beheranzko kolona.
Area
Bi atalez osatutako organo abdominala da, atal bakoitzak ekintza ezberdina burutzen du: atal endokrinoak hormonen jariapenean parte hartzen du eta atal exokrinoak digestioan paper garrantzitsua betetzen du. Area-jariapena bazikoa: 8.2 pH-a izanik.
Gibela eta behazun-xixkua
Gibelaren unitate funtzionala lobulotxoa da. Behazun-xixkua, 8 cm-ko luzeera eta madari forma duen sakua da. Jariatzen duen behazuna (ura, kolesterola, pigmentu batzuk eta gantz batzuk ditu. Alkalinoa (basikoa) da eta urdailetik heste-meharrera datorren azidotasuna neutralizatzen du) muskuluaren bidez, zizku hodian zehar, Vater anpulura (heste-meharrean, duodenoan zehazki, dagoen mukosaren irekigunera) joaten da arearen jariapenarekin batera.